Ez dut osorik ikusi, baina Oscar Terol buru zuen txirigotak hautsak harrotu ditu Cadizen.
Negazionista eta kaxkarra. youtu.be/OSsVoxmDJC8

@iturri pasa zuen bai @joxe -k abisua. Lehen gustoko nituen Terolen bromak, etxean libururen bat ere ikusi izan dut, baino gaur egun, ez dut batere maite Oscar.

@bertol @joxe Barkamena eskatu omen du atzokoagatik. Uste dut orain popa bistan gelditu dela.

@iturri @bertol Barkamena eskatu? Joer, zintz egitean puzkerra eskapatu balitzaio, akaso, baina atzoko mobidoi horregatik 'barkamena' eskatzea?!? Nahi gabe izan zen?

@joxe @iturri @bertol Ikusi dudanaren arabera, barkamena eskatu du emanaldiaren maila eskasagatik, ez horrenbeste ideiengatik. Berak garbi omen ditu ideiak, eta oholtzan botatako guztiarekin ados ez badago ere, bere ideiengatik ez duela barkamenik eskatuko. Halaxe esan du, gutxi gorabehera

Jarraitu

@anagalarraga1 @joxe @iturri @bertol
Nik ere berdintsu jaso dut, Ana. Auzolotsa pittin batekin jaso ere.

Kasualitatez, Wikipedian Terolez dakarrena irakurri dut arrastian eta egokia iruditu zait (ez dut uste gaztelerazkoa eta hau elkarren itzulpena izango direnik):

eu.m.wikipedia.org/wiki/Oscar_

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea