Lau urte pasa dira gurasoen sorterria den Malaga hego-barnealdeko #SierraBermeja inguruko sute erraldoitik. Kalteak nabarmenagoak dira urtetik urtera. Behinola 'pinsapo' (bertoko pinu aldaera bat) baso berde, itzaltsu eta freskoa zena, begiek atzeman dezaketen eremu osoa hartzen duen tundra moduko bat bilakatzen ari da, errekasto eta iturriak urtetik urtera desagerzen doazela. Bihotza fisikoki uzkurtzen duen ikuspegia da, seguru nago argazkietan ez dela sumatzen.

@Josebabarandi @joxe@pixelfed.eus gutxi batzuk, errepide inguruetan. Gauez kamioiak ibili ziren egunez Diputazioko kamioiek landatutako arbolak lapurtzen o.O

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea