@igebara Ni berdin nabil. Berez senide eta lagun asko konbentzitu behar izan nituen Telegramera joateko, eta zero gogo daukat berriz hasteko lan horretan, egia esan.
DeltaChat probatzen ibili nintzen urrian eta esperientzia oso eskasa iruditu zitzaidan.
Zalantza geratzen zait #RCS ote den aukera bideragarri bat, suposatzen da operadorearen sarearen menpe funtzionatzen duela. Ez dakidana da operadoreek dohainik eskaintzen duten, mezuka kobratu ala zer.
@Josebabarandi Bai baina... jarraitzen du jabe bakar batena izaten. Inork ez digu bermatzen etzi ez diotela salduko ez dakit nori...