«Akats administratibo batetik abiatuta gure balioei eta egiteko moduei eraso egiteko estrategia bat izan da» berria.eus/euskal-herria/akats

"Dakigunez, salatzaile horien artean Vox, Abogados Cristianos, Hazte Oir eta Gipuzkoako Foru Aldundia daude, besteak beste. Nahiko nabarmena da ideologia politiko jakin bateko taldeak daudela salaketaren atzean. " Hara!!

@Josebabarandi ba guztiak egon direlako Euskal Udalekuen aurkako estrategia horretan, antza! Batzuetan batzuk ez dira konturatzen euren mugimenduak norekin lerratzen diren!

@1120 baina zaku berean ikusten dituzu? Ziur dakigu han zer gertatu den? GFAren mugimendua zeri egozten diozu? Guk ez daukagun informazioren bat dute?

@theklan @1120
Zer salatua badago, hori ez da txarra.
Zer salaturik baden, hor da gakoa.
Ez dut uste GFA euskararen etsai amorratu bihurtuko zenik horregatik

@theklan "ideologia jakin bateko taldeak" diote gainera. Ez da erraz ulertzekoa GFA hor aipatzea. Eta ez dakit salatzaile gehiago ba ote dauden ere. Baina GFA zerrenda hortan... ez dut ulertzen. Nire betaurrekoak izango dira

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea