«Akats administratibo batetik abiatuta gure balioei eta egiteko moduei eraso egiteko estrategia bat izan da» https://www.berria.eus/euskal-herria/akats-administratibo-batetik-abiatuta-gure-balioei-eta-egiteko-moduei-eraso-egiteko-estrategia-bat-izan-da_2159484_102.html
"Dakigunez, salatzaile horien artean Vox, Abogados Cristianos, Hazte Oir eta Gipuzkoako Foru Aldundia daude, besteak beste. Nahiko nabarmena da ideologia politiko jakin bateko taldeak daudela salaketaren atzean. " Hara!!
@1120 GFA zergatik jarri dute zaku hortan?
@Josebabarandi ba guztiak egon direlako Euskal Udalekuen aurkako estrategia horretan, antza! Batzuetan batzuk ez dira konturatzen euren mugimenduak norekin lerratzen diren!
@1120 baina zaku berean ikusten dituzu? Ziur dakigu han zer gertatu den? GFAren mugimendua zeri egozten diozu? Guk ez daukagun informazioren bat dute? #galderaserioa
@Josebabarandi @1120 zaku berean daude, salaketaren alde berean daudelako.
@Josebabarandi @1120 salaketa egin zuten familiek agian ez, beste akusazioek nabarmen bai. Hemen dagoena da gorputzak ulertzeko ulerkera politiko baten aurkako sorgin-ehiza, eta hori berdin ulertzen dute HazteOirrek eta ezkondu gabeko familiei familia ugari titulua kentzen dien Diputazioak.
@Josebabarandi @theklan ez dituzte sekula beste udaleku batzuk debekatu, publikoki jazarri (erlijiosoez ari naiz), halako askotan kristonak gertatu eta batzuk salatuak izanagatik ere.