@Josebabarandi beraz onartu behar dugu, zer dakit nik, beltzek eskubiderik ez dutela dioten artikuluak, edo emakumeen lana umeak edukitzea baino ez dela diotenak?
@theklan
Alderaketa hori... gehiegizkoa iruditzen zait.
Eta nago Sarasuari, Juan Luis Zabalari eta beste hainbati ere gehiegizkoa iruditzen zaiela.
Kritika edo eztabaida, finagoa behar litzateke, artikulu bat zentsuratzeko.
Ez onartze horretan, ez da desadostasun kontua, baizik euskarazko prentsan argitaragarri kontsideratzekoa, ezta?
Esate baterako: Noticias de Gipuzkoako artikuku hau, onargarri zaigu?
@txerren @theklan
Demagun: "
...homosexuales pero, no por eso les podemos dar la razón en cualquier cosa que digan."?
Adibidez.
Homofoboa da?
Jon Sarasua, Juan Luis Zabala, Iñaki Galdos... guztiak dira (gara?) homofoboak edo ezjakinak (edo biak). Baita zenbait feminista historiko ere. Eta hau Tokikomen eztabaidaezina da!
Bestalde, Galder, Sarasuak Mugartzarena argitaratzearen alde egin du! Transfoboa zuritzea trabsfobia izango da, ezta?
Orduan, zergatik Sarasuarena argitaratu?
@Josebabarandi @txerren Sarasua ez duzu irakurri azken aldian, ezta?
@theklan
Ez, baina artikulu hori irakurtzeak poza eman zidan. Eta eskertzekoa iruditzen zait, benetan.
Sarasuak ez du beti arrazoi?
Fijo ezetz.
Akaso oso gutxitan.
Baina eztabaidarako lagun aproposa iruditzen zait.
@Josebabarandi Tokikomek arau batzuk ditu. Arrazismoa, misoginia edo transfobia ez ditu onartzen. Tokikomen arauei buruzko eztabaidak bai. Jarrera horretan, transfobia ezin da argitaratu, erabaki horren inguruko artikuluak bai.
@Josebabarandi esaldi hori homofobotzat nuke bere horretan, bai. @theklan