💥 105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde
✊ Martxoaren 17ko greba deialdiak izan duen arrakastaren lekukotza utzi dute eguerdiko mobilizazioek Bilbon, Iruñean, Gasteizen, Donostian, eta Eibarren zein Tuteran
Zer da nazio ikuspegia?
Adibidez, Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroako herriko bozen inguruan @kanaldude k egingo duen zuzeneko saioa Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroan ikusi ahal izatea Begizta plataformaren bidez.
https://izarkom.eus/begizta
Atzo Kontsumitzailearen nazioarteko eguna izan zen eta ikusita hurrengo albistean jasotzen diren datuak, gonbidapen bat: pentsatu birritan internet eta telefonia zerbitzuak kontratatzerako orduan ⬇️
https://orain.eus/eu/aktualitatea/gizartea/2026/03/09/telekomunikazioen-eta-telefoniaren-alorra-da-kontsumitzaleen-artean-erreklamazio-gehien-eragiten-dituena/
#AdiSeinaleari #telekomunikazioburujabetza #m15 #ezjarrikontsumoajokoan
LAB sindikatuak dio grebaren jarraipena "zabala" izaten ari dela lehen orduetan. Lehen balorazio azkar bat egin du sindiaktuak greba egunaren hasieraren inguruan. Azaldu duenez "lantoki askotan langileek erabaki dute gaur lanera ez joatea eta piketeak euren lana egiten ari dira poligono eta hiri guztietan".
Tentsioa Ertzaintzarekin Gasteizen: industriagune batean tentsio momentuak bizi izan dira pikete infomatiboak errepidera irten direnean. Borrak eta ezkutuak eskuan zituztela hurbildu zaizkie ertzainak eta ez die aurrera egiten utzi. Espaloira joateko agindu diete poliziek, baina langileek aurre egin eta polizia-buruarekin hitz egitea exijitu dute.
Piketeak lantegi inguruetan dira, goizean goizetik, eta Gasteizko Gamarrako industrialdetik datozenek moztu dute Amerika Latinako biribilgunea. ZUZENEAN kontatzen ari gara gaurko greba orokorraren ingurukoak👇
https://b.eus/79620d6dDL
Osakidetza Silicon Valleyko tekno-oligarkei doako marketina egiten. Spri bidezko ikastaroak ez bide ziren nahikoa.
⚠️ Moderazio-oharra: 2 instantzia blokeatu ditugu gure komunitatea babesteko
🚫 ali525-q.hf.space Dozenaka kontu ari ziren modu automatizatuan Palestinako genozidioaren biktima zirenaren itxura eginez dirua eskatzen
🚫 bar***.*et Adingabeen irudikapen sexualak argitaratzen dituzte bertako hainbat kontuk. Ez dituztenez kanporatzen instantzia osoa blokeatu dugu
Mila esker arazoen berri eman diguzuenoi. Jarrai dezagun elkar zaintzen, ingurune digital seguru eta atsegina bermatzeko
Gaur egun handia da ARGIAn.
Ia bost urteko lanaren ostean, publiko jarri dugu gure Fototeka. Bertan 100.000 argazkitik gora aurkituko dituzue kalitate handian eta lizentzia libreekin edonork jaisteko moduan.
Hainbat hamarkadatan ARGIAn bildutako ondarea da. Herriarekin partekatzen dugu harrotasun handiz.
Bota begiratu bat hemen: https://fototeka.argia.eus/
Eta halako proiektuak babestu nahi badituzu, egin Argiakoa https://www.argia.eus/eginargiakoa
Lagunduko zabaltzen?
Gipuzkoako senideak, ELA, LAB, egoitzetako langileak, Donostiako feministak, Donostiako pentsionistak...
Zaintza sistemaren pribatizazioa salatzen ari gara #Donostia|n
#ZaintzaPublikoKomunitarioa
Mastodon, Fedibertsoa, Delta Chat, tresna digital banatuak...
Bakoitza bere erritmora, oinez zein motorrez, baina elkarrekin
🤗
Hor, nire gaurko artikulua @berria n...
✍🏼 Urtzi Urkizu: 'Puskatuta'.
Irakurri osorik, hemen 👇🏼 https://b.eus/623bd57eDL
Erabat ezohiko gertakaria egunotan Euskal Herriko kostaldean.
Hegazti negutarra da lanperna-musua gurean; urtero ikusten ditugu ale bakan batzuk. Aurten, ostera, kopuruak ikaragarriak dira. Milaka eta milaka igaro ziren kostaldetik ostiralean; ehundaka eta ehundaka agertu dira (erdi)hilda gure hondartzetan asteburuan.
Azkenaldiko borraska-erauntsiek leher-leher eginda utzi dituzte, elikatu ezinda, eta trumilka ari dira hiltzen.
#txoriak #natura
https://guka.eus/urola-kosta/1771160093850-lanperna-musu-ugari-azaldu-dira-hilik-eskualdeko-hondartzetan
@txerren @blanca_urgell @josuaztiria
Egun batzuk deskonetatuta pasatu behar izan ditut, eta errealitatera halako astakeriekin itzultzea ere basa, gero...
Oraintxe oclock ikusi dut Garikoitz Mendizabal udal txistulari eta EAJko legebiltzarkidearen hitzartzea artisten prekarietatearen inguruan.
Kolorintxutan flipatu dut.
"Agian zuk ez duzu ulertuko" hori erabat lekuz kanpokoa iruditu zait @josuaztiria
Bidegabeak bakarrik ez, kutreak bihurtu dira. Lehen sikera dotoreak ziruditen.
Aliexpresseko euskal eskuina.
@txerren @josuaztiria Zer astakeria!!
A zer nolako gibelaundien esku gauden! Sokorro!😞
@maikoxki a zer astakeria, eta lasai asko bota gainera!