⚠️ Moderazio-oharra: 2 instantzia blokeatu ditugu gure komunitatea babesteko
🚫 ali525-q.hf.space Dozenaka kontu ari ziren modu automatizatuan Palestinako genozidioaren biktima zirenaren itxura eginez dirua eskatzen
🚫 bar***.*et Adingabeen irudikapen sexualak argitaratzen dituzte bertako hainbat kontuk. Ez dituztenez kanporatzen instantzia osoa blokeatu dugu
Mila esker arazoen berri eman diguzuenoi. Jarrai dezagun elkar zaintzen, ingurune digital seguru eta atsegina bermatzeko
Gaur egun handia da ARGIAn.
Ia bost urteko lanaren ostean, publiko jarri dugu gure Fototeka. Bertan 100.000 argazkitik gora aurkituko dituzue kalitate handian eta lizentzia libreekin edonork jaisteko moduan.
Hainbat hamarkadatan ARGIAn bildutako ondarea da. Herriarekin partekatzen dugu harrotasun handiz.
Bota begiratu bat hemen: https://fototeka.argia.eus/
Eta halako proiektuak babestu nahi badituzu, egin Argiakoa https://www.argia.eus/eginargiakoa
Lagunduko zabaltzen?
Gipuzkoako senideak, ELA, LAB, egoitzetako langileak, Donostiako feministak, Donostiako pentsionistak...
Zaintza sistemaren pribatizazioa salatzen ari gara #Donostia|n
#ZaintzaPublikoKomunitarioa
Mastodon, Fedibertsoa, Delta Chat, tresna digital banatuak...
Bakoitza bere erritmora, oinez zein motorrez, baina elkarrekin
🤗
Hor, nire gaurko artikulua @berria n...
✍🏼 Urtzi Urkizu: 'Puskatuta'.
Irakurri osorik, hemen 👇🏼 https://b.eus/623bd57eDL
Erabat ezohiko gertakaria egunotan Euskal Herriko kostaldean.
Hegazti negutarra da lanperna-musua gurean; urtero ikusten ditugu ale bakan batzuk. Aurten, ostera, kopuruak ikaragarriak dira. Milaka eta milaka igaro ziren kostaldetik ostiralean; ehundaka eta ehundaka agertu dira (erdi)hilda gure hondartzetan asteburuan.
Azkenaldiko borraska-erauntsiek leher-leher eginda utzi dituzte, elikatu ezinda, eta trumilka ari dira hiltzen.
#txoriak #natura
https://guka.eus/urola-kosta/1771160093850-lanperna-musu-ugari-azaldu-dira-hilik-eskualdeko-hondartzetan
@txerren @blanca_urgell @josuaztiria
Egun batzuk deskonetatuta pasatu behar izan ditut, eta errealitatera halako astakeriekin itzultzea ere basa, gero...
Oraintxe oclock ikusi dut Garikoitz Mendizabal udal txistulari eta EAJko legebiltzarkidearen hitzartzea artisten prekarietatearen inguruan.
Kolorintxutan flipatu dut.
"Agian zuk ez duzu ulertuko" hori erabat lekuz kanpokoa iruditu zait @josuaztiria
Bidegabeak bakarrik ez, kutreak bihurtu dira. Lehen sikera dotoreak ziruditen.
Aliexpresseko euskal eskuina.
@txerren @josuaztiria Zer astakeria!!
A zer nolako gibelaundien esku gauden! Sokorro!😞
@maikoxki a zer astakeria, eta lasai asko bota gainera!
@Izaskun @desertorea @txerren @txo_elurmaluta @izarobasurko
Bueno, bada, neu ere probatzen hasiko naiz
@txo_elurmaluta @desertorea captcha bat jarriko digute, boomer asmakizumekin:
- Nola izena zuen Goenkaleko tabernako zerbitzari andreak?
- La vida es así llena de luz y de _______
- Txanpon baten truke: a) maixa eta ixiar b) alaitz eta maider c) andy eta lukas
@birasuegi Akordatu naiz!! Victoria Hotela, xumea baina oso txukuna iruditu zitzaigun, eta auzoan denetarik gosari eta afari kontuetarako. Gainera, leku askotara oinez joateko aukera ere eman zigun.
@birasuegi bigarren galderaren erantzuna interesatzen zait! Orain urte batzuk egon ginen hoteltxoarekin ezin akordatuta nabil
😅