leire alberdi (r)en bultzada

⚠️ Moderazio-oharra: 2 instantzia blokeatu ditugu gure komunitatea babesteko

🚫 ali525-q.hf.space Dozenaka kontu ari ziren modu automatizatuan Palestinako genozidioaren biktima zirenaren itxura eginez dirua eskatzen

🚫 bar***.*et Adingabeen irudikapen sexualak argitaratzen dituzte bertako hainbat kontuk. Ez dituztenez kanporatzen instantzia osoa blokeatu dugu

:mastodoneus: Mila esker arazoen berri eman diguzuenoi. Jarrai dezagun elkar zaintzen, ingurune digital seguru eta atsegina bermatzeko

leire alberdi (r)en bultzada
leire alberdi (r)en bultzada

Gaur egun handia da ARGIAn.

Ia bost urteko lanaren ostean, publiko jarri dugu gure Fototeka. Bertan 100.000 argazkitik gora aurkituko dituzue kalitate handian eta lizentzia libreekin edonork jaisteko moduan.

Hainbat hamarkadatan ARGIAn bildutako ondarea da. Herriarekin partekatzen dugu harrotasun handiz.

Bota begiratu bat hemen: fototeka.argia.eus/

Eta halako proiektuak babestu nahi badituzu, egin Argiakoa argia.eus/eginargiakoa

Lagunduko zabaltzen?

leire alberdi (r)en bultzada

Gipuzkoako senideak, ELA, LAB, egoitzetako langileak, Donostiako feministak, Donostiako pentsionistak...
Zaintza sistemaren pribatizazioa salatzen ari gara #Donostia|n
#ZaintzaPublikoKomunitarioa

leire alberdi (r)en bultzada

Mastodon, Fedibertsoa, Delta Chat, tresna digital banatuak...

Bakoitza bere erritmora, oinez zein motorrez, baina elkarrekin
🤗

#GoazenLagunok

leire alberdi (r)en bultzada
leire alberdi (r)en bultzada
leire alberdi (r)en bultzada

✍🏼 Urtzi Urkizu: 'Puskatuta'.
Irakurri osorik, hemen 👇🏼 b.eus/623bd57eDL

leire alberdi (r)en bultzada

Erabat ezohiko gertakaria egunotan Euskal Herriko kostaldean.

Hegazti negutarra da lanperna-musua gurean; urtero ikusten ditugu ale bakan batzuk. Aurten, ostera, kopuruak ikaragarriak dira. Milaka eta milaka igaro ziren kostaldetik ostiralean; ehundaka eta ehundaka agertu dira (erdi)hilda gure hondartzetan asteburuan.

Azkenaldiko borraska-erauntsiek leher-leher eginda utzi dituzte, elikatu ezinda, eta trumilka ari dira hiltzen.

#txoriak #natura
guka.eus/urola-kosta/177116009

@txerren @blanca_urgell @josuaztiria
Egun batzuk deskonetatuta pasatu behar izan ditut, eta errealitatera halako astakeriekin itzultzea ere basa, gero...

leire alberdi (r)en bultzada

Oraintxe oclock ikusi dut Garikoitz Mendizabal udal txistulari eta EAJko legebiltzarkidearen hitzartzea artisten prekarietatearen inguruan.

Kolorintxutan flipatu dut.

"Agian zuk ez duzu ulertuko" hori erabat lekuz kanpokoa iruditu zait @josuaztiria

Bidegabeak bakarrik ez, kutreak bihurtu dira. Lehen sikera dotoreak ziruditen.

Aliexpresseko euskal eskuina.

@txerren @josuaztiria Zer astakeria!!
A zer nolako gibelaundien esku gauden! Sokorro!😞

leire alberdi (r)en bultzada

Auskalomilaka euro batzuk poltsikoratuko dituen legebiltzarkide honek dio besteak ez garela nahikoa gosez hiltzen ganorazko sorkuntza lanak egiteko.

Eta, bueno, ba gaur afaldu gabe joango naiz ohera ea bihar poema on bat idazten dudan.

leire alberdi (r)en bultzada

EAJrentzat prekarietateak euskal artisten sormena zorrozten du:

«Prekaritatean ez da lan okerragorik egiten; askotan barruko bulkada bestelakoa baita»

Beraz, beren ustez, euskal sortzaileak gutxiago kexatu behar dute. Diru-sarrera nahikorik ez badute saiatzen ez direlako da.

leire alberdi (r)en bultzada

"Alegia, orain bezala, kultura enpresentzat izango direla laguntzak eta hobariak, baina ez dela hain txarra haientzat miseria baten truk lan egitea, zazpi atedun Tebasen bezala, gauza ederrak eginarazten baititu eltzea ipurdiz gora edukitzeak"

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea