leire alberdi (r)en bultzada

Gipuzkoako kostaldeko UEMAko herri bateko Udal kiroldegiko markadorea gaztelania hutsean. Kadeteen partida baten, gainera.
Ziur ez dela inor konturatu, edo bai.
Detaile horiek hain dira esanguratsuak! Hain erraz konpon litezke!

leire alberdi (r)en bultzada

[ADI ‼️] 23 eragilek eta ia 500 norbanakok egin dute bat #AldatuGidoia|k eta #EITB|ko ELA, LAB eta ESK sindikatuek deitutako kontzentrazioarekin! 👏🏽👏🏽

Eragile eta norbanakoei deia:

🗣️ Zabaldu eta astindu deialdia sareetan eta zuen inguruan!

🦾 Asteartean gehiengo bat irudikatu nahi dugu euskararen biziberritzean eredu eta aitzindari izango den #EuskalIrratiTelebista|ren alde!

📣 'EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita'

📍 Otsailaren 25ean, 16.00etan • Bilboko EITBren egoitza

leire alberdi (r)en bultzada

Larunbat goiza, Jon Mirande gehiago ezagutzeko promestu dut. A ze nolako dokumental puxka, Jon Martinez zuzendu duena: "Mirande, film bat egiteko zirriborroa".

argia.eus/multimedia/dokumenta

leire alberdi (r)en bultzada

500 lagun elkartu gara Plaza Hutsean, Andoainen. Jatorri eta kultur aniztasunak gure proiektu nazionalaren eraikuntzan duen paperaz hausnartzen ari gara.

Errealitate honi ematen diogun erantzunak egingo gaitu herri gisa, eta guk, aske eta berdinen Euskal Errepublika dugu amets.

leire alberdi (r)en bultzada

Euskal hiriburu bateko tren-geltokia. Segurtasun-zaindari bikote batek txartelik ez duen gizon bat jazartzen ari da. Horrela ez du nasan egoteko eskubiderik, nonbait. Gizona heldu dute eta arrastaka eramaten hasi dira, gizonak pasiboki eusten dio. Arrastaka daramate. Haietako bat gizonaren maletaren bila itzultzen da, eta besteak lurrean dauka, ahuspez, bere gainean jarrita. Berriz ere bi zaindariek arrastaka daramate, gizonak pasiboki eusten jarraitzen du.

1/4

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea