Bere ideiengatik arriskatzen ez bada, edo ideiek ez dute ezer balio edo gizaki horrek ez du ezer balio. PLATON
Edertasuna iraupen laburreko tirania da. SOKRATES
Bidaiak, gaztetan heziketaren zati bat dira eta zahartzaroan, esperientziaren zati bat. FRANCIS BACON
Esperientzia, gure okerrei ematen diegun izena da. OSCAR WILDE
Amnesia xume batek hankaz gora bota dezake jakintsu batek pilatu duen jakintza guztia.
Ura leporaino duzula nabaritzean, begiratu ea makurtuta zauden.
Ergelkeriaren termometroa ahoan jartzen da.
Bizitza. Zutitzeko ahalegin hori, etzanik amaitzeko.
Errua eta barkamena kontzeptu toxikoen kontrako txertoa, ERANTZUKIZUNA
Gauzak umorez hartzea ez da beti pozaren adierazle, batzuetan tristura digeritzeko modu bakarra baizik.
Dakien hori sinesten duenak askorik ez daki.
Zigorrak ez du zuzentzen, beste alde batera okertu baizik.
A.Machado: ibiliz egiten da bidea, arrastaka ere bai.
Historiatik ikasteko, historia osoa kontatu beharko ligukete.
Gerretan, alde bakoitzak bere alde jarri nahi izaten du bakea.
Dena da arrisku, batez ere segurtasun erabatekoa.
Bada Japonen esaera zahar bat: gutxi ikasten da garaipenetik, asko porrotetik. Baina jakintsuenak ere garaipena nahiago.
Egiak libre egingo zaitu, baina emaiozu denbora.
Juan Kruz Igerabideren ‘Labur txintan’ liburutik: Gobernu batzuek hezkuntza-sistema aldatzen dute hezi ez dezan, bonba bat dasktibatuko balute bezala.
Kultura bat ez duzu inoiz ikasiko, kultura hori bizi ez baduzu, mina edo oinazea bezela.
Ubidea jarraitzeko bi era nagusi eta kontrajarri daude: ibaiaren ertzetik jarraituaz, ala ibaiaren uraren korrontean murgilduaz. J.Oteiza
Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea