Korrikaren abestia dela eta Laudioko ikastolako irakasle batek esan berri dit bertako DBH2ko ikasleei asko gustatu zaiela abestia. "Buah entzun duzu korrikaren abesti berria? Flipa". Niretzat abestiak ia balio izan du #Korrika

@urtzai Hori aldaketa jenerazionala da. Guretzat ezin zen abestia izan trikitixa bat entzuten ez bazen eta oraingo gazteak rap eta trap eta horrelakoekin gusturago!

@agaraialde @urtzai Ez dut oraindik abestia entzun, baina hau jakinda agian egingo dut (trikitiari alergia diot, gaztetan gaindosia hartu bainuen).

Jarraitu

@txikillana @urtzai Niri gustatzen zaizkit erritmo berri eta berritzaileak baina bere neurrian entzunda gustokoa dut trikitia ere bai... Eta alboka nere debiliidadea da, hil baino lehen alboka jotzen ikasi beharra daukat!!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea