Duela 6-7 urte Euskal Herrian #guifinet sarea libreak garatzen hasi ginenean hau izan zen oztopo nagusietako bat, torre eta oinarrizko azpiegitura herritarren falta. Horregatik ematen diegu horrenbesteko garrantzia, sare aske eta herritarrak garatzeko antena eta zuntz optikoa jarri ahal izateko, torre eta kondukto herritar eta komunak jarri beharra dago lehendabizi, oinarrizko azpiegitura komuna.
Udal batzuk ulertu dute eta poliki-poliki bagoaz komunikazio operadore transnazionalei aurre egiteko benetako komunikazio sare aske eta herritarra iruten. #SareAskeakHerriLibreBatean