Kasta berekoak dira klima aldaketa ukatzen dutenak edo bortxakeria matxista beste bortizkerien zakuan sartu nahi dutenak.
Zientziak, historiak edo errealitateak dioena ukatzen dutenei negazionista esaten zaie. Izen bera merezi dute Hondarribiko Alardearen inguruko gatazkak gizon
eta emakumeon eskubide berdintasunarekin zerikusirik ez duela esan eta errepikatzen dutenek. Adibidez, legealdi honetan Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen duten agintariek.