.@HondarribiaUdal txit gorena:
Historian zehar betidanik -ko udalaren ardurapean antolatu den alardean emakumeen partehartzea eragotzi izan duenean eta duela 20 urtetik hona sententzia judizial batek alarde horretan emakumeen partehartzea bermatzeko
1/

...agindua ekiditeko alardearen antolaketa esku pribatuetan utzi izan denean, udal honek EZ DU INOLAKO IDATZIRIK ARGITARATU ekintza eta jarrera horiek salatuz bizikidetzari kalte egiten diotela adieraziz.
2/

Urteetan zehar @Jaizkibel6 konpainiak kale nagusia pasatzen duen bakoitzean jasotzen dituen garrasi eta iranek ere ez dute udalaren aldetik inolako gaitzespen oharrik merezi dirudienez.
3/

Bistan denez, askoz garrantzi handiagoa dauka @HondarribiaUdal@twitter.activitypub.actor-arentzat erraz garbitu daitezkeen pareta eta irudi bat zikintzeak, emakumeek pairatzen duten jazarpen eta bazterkeriaren aurkako aldarrikapenek baino.
4/

@HondarribiaUdal@twitter.activitypub.actor-ak dio badaudela bizikidetza demokratikoan ideiak askatasunez erakusteko beste bide batzuk baina aldi berean udaltzainak bidaltzen ditu irailaren 8an mugimendu feministako kideek zintzilikatzen dituzten @jaizkibel6@twitter.activitypub.actor-en aldeko pankartak eta afitxak kentzera.
5/

Aldarriak beste modu batean eta 'gizalegez' egin daitezkela dio ere baina oihartzun handiagoa izan dute herrian margoketek M8-ko manifestazioak baino; gehiago haserretzen da zenbait herrikide margo horiengatik, emakumeek jasaten duten jazarpen eta bazterkeriarengatik baino.
6/

Jarraitu

Borroka bat ez da egiten estetika edo zikinkeriarengatik kezkatuaz eta inor molestatuko ez duen ekintzak eginez, eta gaur egun feminismoa borroka bat da, aurka eskubide osoz jorratzen ari den borroka indartsua.
7/

Hortaz, utz dezala @hondarribiaUdal@twitter.activitypub.actor-ak behatza begiratzeaz, M8-an feminismoak argi erakutsi zion ilargia begiratu beharrean, hipokritak!!!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea