C Tanganaren Biboko aste nagusiko kontzertuak sortutako hika-mikak zur eta lur uzten nau.
Dirudienez, batzuentzat parekagarriak dira udal batek bere interes politiko soilarengatik musika talde batzuren kontzertua bertan bera uztera behartzea, hau da, ZENTSURA, eta emakumeak
1/

mezpretxatu, kosifikatu eta hauenganako jarrera patriarkala sustatu eta zabaltzen dituen talde edo abeslari baten kontzertua bertan behera uztea.
XXI. mendean oraindik azaldu beharra al dago adierazpen askatasunaren izenean ez dela zilegi edozein jarrera eta jarduera babestea?
2/

Jarraitu

Gauza bat da alderdi politiko batek bere interesen aurkako jarduerak debekatzea eta bestea, oso desberdina emakumeenganako jazarpen jarrera bat 'musikatzen' duen baten kontzertua eragoztea.
Hurrengoan emakume baten bortxaketa edo/eta hilketa gertatzean amorratu
3/

egingo gara eta gauza hauekin lehen bait lehen amaitu beharra dagoela adieraziko dugu haserre, baina aldi berean hori egitea 'musikatu' eta zabaltzen den baten kontzertua 'adierazpen askatasuna'-ren izenean pakean utzi beharra dago, ezta?
Zoazte popatik hartzera!
4/4

Portzierto, ez nau batere harritzen F Muguruzak adierazpen askatasunaren izenean emakumeenganako jarrera patriarkala pakean uztea eskatzeak, bere azken filmean emakumeei ezarri dien paper eta karakterizaizoa ikusita

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea