Azken astietan #speleo aktibidade haundixa darabigu, baiña ez gabiz ezer argitaratzen: leku sentsibliak dira, #arkeologia , #paleontologia , #ornitologia dala eta... Datuak informietan jasotzen gabiz, baiña blogian ipiñi barik, furtiborik ez erakartzeko. Only for ikerlaries!
Egun on txikillana@mastodon.eus! Kuriositate hutsagatik... Haitzuloetan zaudetenean nola egiten dituzue komunikazioak, Talkie bidez? Zein bandatan? Horren inguruko frogak egin al dituzue? Eta erreskateetan, nola koordinatzen zarete SOS Deiak-ekin?
Barkatu galdera asko badira baina telekomunikazioa arloan deformazio profesionala+pasioa gehitzen zaizkit...
@txikillana Duela 7-8 urte, Gipuzkoako DYAko transmisio arduradun nintzenean, saltseatzen ibil nintzen frekuentzia baxuko irratiekin kobazulo eta simatan komunikatzeko baina tresna gehienak deskatalogatuta edo oso zaharrak ziren, Siemens-en TEDRA, heyphone eta Nicola sisteman oinarritutako beste baten bat eta ez nintzen fundamentuzko ezer egitera iritsi. Noizean behin britainia haundiko gaiari buruzko foroak begiratzen ditut baina momentuz tresna ia artesanalak besterik ez ditut aurkitu.
@agaraialde Bai. TEDRA ongi dabil, baina problema hori da: ez dela gehiago ekoizten. Nicola sistema, berriz, Spéléo Secours Français-eko kideek garatzen dute, eta orain Pimprenelle modeloakin ari dira. https://www.speleo-secours.fr/?p=2507 Ingelesek, berriz, Cave Link sistema garatu dute; hemen ale batzuk erostekotan izan ginen, ez dakit egin den. http://www.cavelink.com/cl3x_neu/index.php/en/