Behin eta berriz irakurri dut, etorkizunean ordenagailu eramangarriak ez direla oso potenteak izango, software gehiena zerbitzarietan (hodeia) ibliko dela bla bla bla ...
Barkatu, baina interneta derrigorrezkoa izatea nire eramangarria erabiltzeko ez dut onartzen, gainera nik ez ditut zergatik nire dokumentuak interneten, beste zerbitzari batean edo ta hodei magikoan izan behar.
Sentitzen dut, nik ez dut horrelakorik behar ezta horrelakoetan sinesten; esan beharra neukan.
@bertol beno, gertatzen dena ulertzen dugunok, zuk aipatutakoa egiten dugu, baina ez da gezurra geroz eta zerbitzu gehiago ari direla hodeira mugitzen, prozesaketa guztia bertan egiteko eta lokalean geroz eta gutxiago egiteko. Nik dena lokalean daukat, baina jende askok zerbitzuen joko honetan sartu nahi du. Dagoeneko badago horrentzako izen bat, Software as a Service Substitute (SaaSS). Adib: Orain dela gutxi amazonen xurgagailu batek funtzionatzeari utzi zion amazonera konektatu ezin zelako.