:mastodon: Duela egun batzuk Mastodonen v3.4.2 bertsio berria argitaratu zuten hainbat errore zuzenketarekin:
github.com/mastodon/mastodon/r

:mastodon: Zuzenketa guzti horiekin batera errore berri bat sartu zuten :mastodonerrorea:. Laster batean atera zuten arazoa konpontzeko v3.4.3 bertsioa:
github.com/mastodon/mastodon/r

:mastodoneus: Bihar, azaroak 12, ostirala, goizeko 11:00ak aldera v3.4.3 bertsio berrira eguneratuko dugu mastodon.eus instantzia.

Jarraitu

@admin
Egon nintzen begiratzen duela egun pare bat baina mastodon.social oraindik 3.4.1-ean zegoela ikusita pixkabat itxarotea erabaki nuen... 😇

@agaraialde

Mila esker abisuagatik!

Kuriosoa da: Eugenen beste instantzia, mastodon.online, eguneratu dute v3.4.3ra.

Bertsio berri bat dagoenean egun batzuk itxaroten dugu eguneratu aurretik (segurtasun arazoak daudenean ezik). Arazo larri bat dagoenean segituan konpontzen dute, oraingoan v3.4.2rekin bezala. Mastodonen produkzioko bertsioak oso egonkorrak dira.

Mastodont.cat duela 5 egun eguneratu zuten eta ondo dabilela dirudi:
mastodont.cat/@spla/1072290808
mastodont.cat/@spla/1072291288

@agaraialde

Guzti horregatik eguneraketari ez diogu arrisku handirik ikusten.

Hala ere, badago beste kontu bat: Githuben ikusi dugu Mastodon v3.4.3 bertsioa ez dagoela oraindik Docker Hub-ean, gunearen ordainketa planak aldatzearen ondorioz irudi ofiziala ez delako automatikoki sortu:
github.com/mastodon/mastodon/i

Docker irudia eskuz sortu genezake, baina hobe izango da ofizialki argitaratzen duten arte itxarotea. Eguneraketa atzeratuko dugu.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea