Mastodonen berariazko aplikazioa kendu eta Tusky jarri dut, eta hara, orain hobeto (ez erabat) ulertzen dut dena...
💡💡💡
Gutxi gorabehera:
🏠 hasiera: kuadrillako bazkaria (lagunak)
🫂 lokala: herriko pintxopotea (zure lagun eta ezagunak eta zure lagunen lagun eta ezagunak; lagunak egiteko aukera)
🌍 federatua: Bilboko jaiak (itzelezko morokila, zure herritik kanpokoak ezagutzeko aukera)
Ikertzen jarraituko dut...
@AmaiAsto Gutxi gora behera, horixe da. Aukera gehiago ere egongo dira, baina nik ez dut hori baino gehiago kontrolatzen. 😜 Kuadrillakoekin aspertzen naizenean (askotan gertatzen zait hori), kanpoko jendearengana jotzen dut. Lagun berriak egitera!
@txikillana bai, kuadrilla ondo dago noizean behinerako eta mimoak behar dituzunerako, baina jende eta kontu berriak ezagutzeko beharra ere badugu, ezta? Ia ba, apurka...😅
@AmaiAsto @txikillana Nik oraindik ikasi ez dudana da, nola egin Bilbotik harago dagoena ezagutzeko; ez bada, kontu baten izen deiturak eta instantzia edo kutxaren kokapena dakizkidalako.
@Mendilarre
'Bilbotik' haratago jendea ezagutzeko lerro hori (federatua) irakurri. Bertan zure 'kuadrillakoek' jarraitzen dituzten jendearen mezuak azaltzen direnez, beste instantzietako baina zure interesekoak izan daitezkeen mezuak azaltzen bait dira (zuk jarraitzen duzun jendeak jarraitzen dituenak direnez, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen mezuak direla suposatzen da).
@Mendilarre
Kontutan eduki instantzia horietako jendea jarraitzen hasten bazara, zu jarraitzen zaituztenen lerro federatuan azalduko direla eta zure jarraitzaileek zuretzat interesgarriak diren jende horien mezuak irakurriko dituztela, haiei ere jendea 'interesgarria' ikustaraziz
@AmaiAsto @txikillana
@agaraialde Eskerrik asko, Asier! Ondo baino hobeto azaldu duzu, ze lehenengo irakurraldian ulertu dut eta kontu hauekin ez zait hori maiz gertatzen. Beraz, nolabait esateko, gu euskal poteatzaileen instantzia batean gaude eta euskaraz/euskaratik jardutea da gure interes/helburu komuna. Baina nahas gaitezke beste ezaugarri komun batzuk dituzten instantzietakoekin, eta haiek ezagutzen joateko biderik errazena da gure lagunen lagunei kasu egitea.
@agaraialde @AmaiAsto @txikillana Eskerrik asko, Asier, horren txukun adierazi eta erakusteagatik Mastodonen instantzien arteko funtzionamendua. 👌