Hitanoa (toka edo noka) praktikatzeko gogoarekin ikusi ditugu komunitateko hainbat kide.
Euskaraldiarekin batera Hikaldia egiten ari dira hainbat herri eta eskualdetan.
Ahobizi/belarriprest txaparen gainean H arrosa bat duen pegatina txiki bat jartzen duenak solaskideari hika aritzeko prest dagoela adierazten dio, menperatu ala ez.
Hikaldiaren emojia gehitu dugu nahi duenak erabili dezan. Nahi baduzu egidazu hika esateko modu bat da.
@agaraialde Noski!