@Haltzadia hara! Ez nekien horrela izena zuela. Hostoa errotik kendu eta zurtoin zuri garbia geratzen da. Behin koska egin nion eta ahoa erre zidan minutu batez 😅

Hori da baita ere haziak egiten dituena garatutako zurtoin batean, bolatxo gorriak, ezta?

@mikelgs @Haltzadia Ene mikel! Baina nola halakorik! Landare toxikoa da! Ezagutzen ez duguna probatzea nahiko arriskutsua da landareen kasuan 😅😅

Jarraitu

@mikeletxeberriaokariz
Umeetako gure txantxa bat zen, landarea ezagutzen ez zuen 'lagun' bati ostoak oso goxoak zirela eta koska egiteko esatea...
Nola erretzen zuen ditxosozko landareak!... 🤣🤣
@mikelgs @Haltzadia

@agaraialde @mikelgs @Haltzadia eta kasu egiten al zizueten? Nik tarteka haurrekin egiten dut lan eta basoko landare batzuk jangarriak direla esatean ez dit inork sinisten. Batzuk ezta neronek jan eta gero ere.

@mikeletxeberriaokariz
Bai noski!... Duela 40 bat urte zen, guztiak umeak ginen eta normala zen auzo inguruko zelai eta baserrietan jolasten ibiltzea, landareak mastikatzea, etab... Gogoan dut Irusta gorriaren loretxoak eta platanito deitzen genien loreak oso gozoak zirela. Gozoak ziren loreak topatzeko denetarik dastatu beharra zegoen 😉
@mikelgs @Haltzadia

@agaraialde @txikillana @aintzanemug @mikelgs @Haltzadia 😍😍 Lonicera generoko landare igokaria! Usaina ere bikaina du!
Hemen euskarazko izen batzuk: Atxaparra, sasiama, ahuntz-hostoa edo aker-aihena

@iune @aintzanemug @agaraialde @mikeletxeberriaokariz @txikillana @Haltzadia baina nola egiten da, lorea landaretik kendu eta puskatzen den toki hori miazkatu? Hirustaren loreekin bezala?

@mikelgs
Lorea landaretik kendu eta puskatzen den lekutik zatitxo bat kendu estigma (uste dut horrela izena duela) erakarriz. Erakartzerakoan barruko nektar guztia biltzen du, puskatutako tokitik nektar tanta bat atera araziz
@iune @aintzanemug @mikeletxeberriaokariz @txikillana @Haltzadia

@agaraialde @mikeletxeberriaokariz @mikelgs egia! Geuk irusta gorria ta beste batzuk, urdin ilunak direnak, horiek ziren goxoenak, ez dakit zelan esaten zaien

@agaraialde @mikeletxeberriaokariz @mikelgs @Haltzadia Guk ere, anaiarreba zaharrok horrelako txantxa egiten genien txiki izutuei: txitxare itxura zuten landareak, txitxare zirelakoan kolkoan sartu. Baina min psikologikoa besterik ez du eragiten horrek. Eta indartzeko baliatuko zuten 😌

@arasanse
Umeak ginenean ez zeuden oraindik makinatxo eta horrelakorik eta oso naturalak ginen. Gure auzoa kanpoaldean zegoen eta ohitura handia genuen baserri eta landagunetara joateko, belar eta landareak dastatu, 'tirapotokoentzat' artoa lapurtu eta horrelakoetan ibiltzeko... 😜
@mikeletxeberriaokariz @mikelgs @Haltzadia

@agaraialde @arasanse @mikelgs @Haltzadia badago premia berriro ere naturara itzultzeko, pixka bat pozoituta aterako bagara ere!

@arasanse @agaraialde @mikeletxeberriaokariz @mikelgs @Haltzadia natura edonon aurkitzen dute umeek. Herreran bizi ginenok ere aurkitzen genuen modua etxeko sukaldeko arraska zapaburu-putzu bihurtzeko.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea