Matrix erakundeak abenduaren 25ean publikatutako blog sarreran hainbat langile kaleratu dituela adierazi du.
@xabi hainbat langile baino zenbait langile esango nuke, baina bai, lan asko egiten dute, Matrix hamaika lekutan erabiltzen da mundu osoan eta beraiei ezer gutxi heltzen zaie.
Litekeena da egiten duten lan guztiagatik (saltsa pila batean daude sartuta!) merezi dutena baino gutxiago jasotzea. Ez nintzateke bat ere harrituko.
Nire urteroko dohaintzak erabakitzean kontuan hartuko ditut!
https://matrix.org/faq/#how-is-matrixorg-funded
@xabi @agaraialde metadatu batzuena nik ere irakurri dut behin baino gehiagotan. Jada ez dut xehetasunik gogoratzen, ez ziren partekatutako mezuak, ezta gutxiago ere, baina pribatutasunari lehentasuna emanez gero metadatu saihesgarriak ziruditen.
Badira pribatutasun osoa eskaintzen duten txat libreak. Zoritxarrez hori ez da Matrixen kasua.
Kaleratzeei dagokionez diru gabezia badute ulergarria izan daiteke. Nire zalantza da gauza gehiegitan ez dabiltzan.
@agaraialde @txopi azkenean aurrera egin nuen zeren mezuak zuzenean inteligentzia zerbitzuetara baldin badoaz, behintzat google, facebook edo dena delako "erdiko-gizona" ekiditen duzu (google edo facebook erabiliz gero eurak eta inteligentzia zerbitzuak, biak). Ez dakit ondo azaldu dudan.
Bestetik, XMPP ez da erabiltzeko hain erraza, eta nik gurasoekin erabili nahi nuen. Amore eman eta Synapse daukat orain. (eta XMPP ere).