Ofizialki zaharkitua dagoen bederatzi urteko ordenagailu bati sistema eragilearen bertsio berriena instalatu diot. #Firefox deskargatzen saiatu naizenean, baina, arazoak: goiko botoia primeran [Deskargatu Firefox dioena], baina behekoa sakatzean [Deskargatu orain] ziurtagiria zalantzan jartzen du Safarik.

Jarraitu

@xabi sistemaren data/ordua zuzen daukazu? Ordenagailu zaharretan oinarri-plakaren pila agortuta egon ohi da era horrek sistemaren data eguneratuta ez izatea eragin ohi du, zertifikatuekin arazoak edukitzea eraginez. Horrena izan daiteke? 🤔

@agaraialde Ordua ondo daukat, internet bidez jasotzen du.

Pila hori ez al da kargatzen ordenagailu eramangarria korrontera konektatuta dagoenean?

Eta hori izango balitz, zergatik esteka/ziurtagiri bat ondo eta bestea gaizki? Ez dakit.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea