Interneta zentralizatzearen ondorioak: Cloudflare ez dabil leku batzuetan beraz webgune batzuk erorita baleude bezala da funtsean.
@jon
Deszentralizazioa banderatzat harturik zerbitzu eta instantzia deszentralizatuak sortu baina ondoren cloudflareren aterki zentralizatuaren azpian kokatzen direnak ere badauzkagu... 🤔
@agaraialde @jon
ta ze alternatibe dau karga handidxe dakoien zerbitzuen aurrien CDN-ren bat bidenien?
@zital @agaraialde @jon CDN ezberdinak erabili eta bat erori dala jakitean bestera pasatzerik badago?
@bertol @zital @agaraialde @jon normalean CDNek zure DNSa aldatu eta eurenetara apuntatzen funtzionatzen dute, beraz batetik bestera aldatzean DNSen freskatzea hartu behar da kontuan... infernutxoa
@erralin @bertol @zital @agaraialde @jon hilabetean iruditan bakarrik Terabyte batzuetako transferentzia emaria duten bezeroak ditugu.
Katxe / CDNa hilean doan izan ala 500 - 1600 euro artean izan erabakiorra da baita.
Alternatiba egokirik inork ezagutzen badu, ni probatzeko prest.
@urtzai @erralin @bertol @zital @jon
Ez diot zuen kasua denik baina ikusi izan ditut beraien trafikoa esparru geografiko oso konkretuan kontsumitzen diren zerbitzuetarako mundu mailako sarea duten CDNak erabilltzen. Ez al litzateke efizienteago/merkeago izango esparru geografiko horretan indartzea zabalpena?
Adibidez, zerbitzu baten trafiko handiena estatu espainiarrera mugatzen bada, ez al da egokiago estatu espainiarreko ISP gehienekin peeringa duen ISP batean cache zerbitzari bat jartzea?