Erakutsi berriagoak
Asier Garaialde :ahobizi: (r)en bultzada

️🟨⬛️ #Bilbo-ko Gobernu Militarraren harresia ⚒️eraisten jarraitzen dugu. #Irala auzoari eta Bilbori ostutako 6.500 m2-ak berreskuratzea eskatzen dugu.
#BotaKuartela
👇Informazio osoa hari honetan

️🟨⬛️ Continuamos ⚒️derribando el muro del Gobierno Militar de #Bilbao. Reclamamos la recuperación los 6.500 m2 que ocupa y que fueron sustraídos al barrio de #Irala y a #Bilbao.
#BotaKuartela
👇Hilo con toda la info

@Anderagizu Fairphone, Pinephone eta horrelako 'frikikeriak' alde atera utzita, Redmi, Oppo era horrelakoak nahiko merke eta dexenteko kalitate eta ezaugarriak dituzte. Ordaindu nahi duzun zenbatekoaren arabera modelo desberdinak dauzkazu. Nik Redmi Note 8T bat daukat eta kamara eta gainontzekoak nahiko eta soberan ematen diodan erabilpenerako.
Hizkuntza aukeratu daiteke, prefosta!

Asier Garaialde :ahobizi: (r)en bultzada

#GaurkoEgunez, 1985eko azaroaren 26an, Guardia Zibilak Mikel Zabalza orbaizetarra atxilotu zuen Altzan. Intxaurrondora eraman eta torturatuta hil zuten.

Espainiako Gobernua krimena estaltzen ahalegindu zen, atxiloketan ihes egin eta Bidasoa ibaira erori zela esanda, baina froga guztiek bertsio hori gezurtatzen zuten. Euskal Herria astindu zuen estatu krimena izan zen.

argia.eus/efemerideen-kanala/g

Mastodonen Twitterreko txioen mezurik ez baduzu jaso nahi, "RT @" iragazkia jarri dezakezue

Asier Garaialde :ahobizi: (r)en bultzada

2001ean sortu zen irabazi asmorik gabeko @creativecommons erakundea eta 2002an izen bereko lizentziak argitaratu zituzten. Bi gertaera horien 20. urteurrena ospatzen ari dira.

@argia eta @iametza​​ko @aldatsa​ren artikulua

argia.eus/plaza/iametza/creati

Asier Garaialde :ahobizi: (r)en bultzada
Asier Garaialde :ahobizi: (r)en bultzada

"HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak" liburua
(ueu.eus/denda/ikusi/html5_leng) iaz (2021ean) argitaratu zen eta geroztik ez du publizitate handirik jaso.

Normala da, liburu teknikoekin askotan gertatzen den legez, hasieran mugimendua
dute baina denbora pasa ahala beraien momentua galdu eta alboratzen joaten dira, desagertzen.

Liburuan azaltzen dena, berriz, Informatikan puri-purian dagoen gai bat da. Ikasleek, informatikariek
eta orokorrean garatzaileek beraien webguneak sortzeko behar dituzten ezagutzak dira, eta euskaraz.

Horra hor paradoxa, jendeak behar duen zerbait paperezko liburuan giltzapean uzten dugu, hil arte gero.
Saiatu behar gara beste bizitasun bat ematen era honetako liburu teknikoei.

Arazoa ez da berria, eta ez da euskal kulturan gertatzen soilik. Azken bolada honetan Open Educational Resources (OER)
oercommons.org/hubs/open-textb
izeneko ekimenaren barruan liburu tekniko asko online eta modu irekian argitaratzen ari dira (paperezko bertsioarekin batera) arazo hori ekiditzeko.

Estrategia horren abantaila nagusiak asko dira, besteak beste:

* Edukiak auzolanean, modu kolaboratiboan, eguneratuta mantentzen dira. Irakurleek akatsen zuzenketak, eduki eta ariketa berriak proposatzen dituzte.

* Komunitatea sortzen da liburuaren gainean (eta horrek liburua paperean gehiago erostea ere dakar)

* Ikasleek/irakasleek liburua beraien eskoletan berrerabili dezakete modu errazean

* Argitaletxearen izena ezaguna egiten da. Liburuak publizitatea jasotzen du

* Hiltzen zegoen liburu tekniko bat bizirik dirau, berpizten da

Hori dela eta, eta UEUrekin @ueu_orokorra adostu ondoren, "HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak" liburuaren edukiak online eta modu irekian argitaratzea erabaki dugu.

Ea ekimen honi denon artean bultzada bat ematen diogun!

Liburuaren edukia LaTeX-en (eta PDFa bera) hemengo estekan aurkituko duzu:

github.com/juananpe/html5libur

Asier Garaialde :ahobizi: (r)en bultzada

Taberna ezkertiar eta abertzale batean Mundiala jarrita, Portugal -Ghana. Ez dulert

Tapiak aitortu du Zubietako erraustegiak ez dituela betetzen Ingurumen Baimen Bateratuak eskatzen dituen baldintzak eta jakinarazi du URAk zigor espedientea zabaldu diola GHKri Arkaitzerrekako kutsaduraregatik. berria.eus/albisteak/221093/ta

@abaraska
Arraroa egiten zait Fedilab-ek horren harrera txikia izatea, aplikazio oso ona da.
Nik gure instantziko lerro lokala irakurtzeaz gain mastodon.eus-en lerro publikoa jarraitzeko erabiltzen dut.

Asier Garaialde :ahobizi: (r)en bultzada

#Jellyfin eguneratu dute eta jadanik guk eskatu bezala euskaraz dago!! 😍

#SoftwareLibrea euskaraz

@galaipa @kudea @nikolardii Kaixo Bingen!
Bai, arazo bat izan genuen atzo zerbitzariarekin eta atzo goizeko egoerara bueltatu behar izan genuen instantzia.
Sentitzen dugu mezu batzuk galdu-arazi izana... 😨

​ren gauza kuriosoak:
-k bere instantzia propioa dauka: raspberrypi.social eta bertan dago Raspberry Pi-ren kontu ofiziala: @Raspberry_Pi.
Hala ere, instantzia horretako denbora-lerro lokala ez zaio oso erakargarria egingo adierazitako erabiltzaileari, bera bakarrik bait dago instantzia horretan... 🤣 🤣

Asier Garaialde :ahobizi: (r)en bultzada

Badaude egunak, lanean hasi bezain pronto ohetik jaiki ere egin behar ez nintzela ohartzen naizena... Eta oraindik goiza besterik ez da...

Asier Garaialde :ahobizi: (r)en bultzada

Albiste honetan nahiko datu gogorrak daude Zubietako erraustegia sortzen ari den kutsaduraz, bai Europa mailako ToxikoWhatch elkarte independentearen txostenetan, bai GHK-k eta erraustegiak berak dituzten azterlanetan.

argia.eus/albistea/zubietako-e

Asier Garaialde :ahobizi: (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak

Asier Garaialde :ahobizi:(r)en aukerak:

mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea