RE: https://mastodon.eus/@n3k0/116069596142194278
Honen harira. Github Copilot-en prezioak hodeietan daude momentu honetan eta lanean genituen lizentziak mugatu dituzte. Orain 30.000 token ditugu hilabetero erabiltzeko eta jadanik lankideen erdiak token horien %50-60 gastatu ditu, 4 egunetan.
Ikusiko dugu eta zelan doan hilabetea baina askok bigarren astetik aurrera gaizki pasatuko dute 😂
Berriz programatzen ikasi beharko dute... Edo baten bati jada entzun diodana, bere kabuz lizentzia batzuk erostea. Pikutara goaz.
Kalkulagailu libreei buruzko Bonilista aste honetakoa. Kontu interesgarria: https://app.supermo.no/share/d1c81e258ee2502f/edd452473c
Kanariar Uhartetako presidenteak ez zion Hondius ontziari Tenerifen porturatzen utzi nahi. Eta antza denez AA baten erantzuna erabili zuen justifikatzeko arratoiak barkutik lurrera igerian joateko arriskua zegoela. 🤦 Ikerketa zientifiko batek gezturtatu du hori posible izatea (gainera ontzian horrelako arratoirik egotea ere ez omen da espero)
Europar Batasunen 2027tik aurrera mugikorrek bateria aldagarria izan beharko dute.
HackerNewsen iritziak irakurtzen, eta sorpresa: jende pila bati SUPER ideia TXARRA iruditzen zaio.
Nola egon zaitezke horrelako berri on baten kontra? Ez bada anbizio gehiago eskatzeko behintzat.
Kakatara goaz.
Berriaren #AralarkoTtanta txukun! Atsalde polita eman zigun.
@desertorea KeyEngimaren besterik jokatu duzu? Tentatuta nago, baina arestitxoak dira iritzi gabe arriskatzeko jeje.
Bilbon 1300entzako otordu bat antolatzen ahalik eta zabor gutxien sortzeko intentzioarekin. Plater, kubierto eta edalontzi konpostagarriak etabar.
Ba udaletik diote ez dagoela gaitasunik HAINBESTE konpost kudeatzeko. Serio?
BBK live, Aste Nagusia, futbola... nola krixto kudeatzen ote dute horko zabor dena... Dena behar da makro birziklapena ezik. Hori mini.
Zabortegi eta errauskailuak elikatzera kondenatu nahi gaituzte.
Asteburu on!
Badakizue #DeltaChat @delta mezularitza-aplikazio deszentralizatu eta segurua %100 #euskaraz erabilgarri dagoela?
Zalantzarik baduzue, orain webgune ofizialean azalpenak ere euskaraz @desertorea eta @trikutik kideen lanari esker: https://delta.chat/eu/
Asteburu euritsu hau momentu egokia izan daiteke ezagutu, probatu eta trantsizioa abiatzeko ☺️
#MezularitzaBanatua #Sarebanatuak #SoftwareLibrea #Pizkundea #Euskara
Programatzailea eta bideojokalaria.