Gasteizko bulegoa berria martxan da. Konstituzio plaza eta Gasteiz hiribidearen iskinean. Eskatu ordua arretarako.
https://peertube.eus/w/r86KxSDArXQm1mksWC9CFT
Bizilagun komunitateek eskubidea dute erabakitzeko ez dadila Etxebizitza Turistikorik egin bertako etxebizitzetan
Joan den igandean elkarretaratze faxista bat egin zen Irunen
https://www.angulaberria.info/eu/berria/2022-28-11/kontzentrazio-faxista-irunen-atzo-igandea
Gaur goizean Etxepare lizeoko aparkalekuan ibiltzen ez zen ordenagailu bat hartu dugu. Ondotik, aire konprimituzko pistola batekin goitik behera garbitu, kajoi batean zeuden 2 RAM barra eta disko mekanikoa ezarri eta Luberri instalatu diogu.
1MKZTko ikasleei asko gustatu zaie esperientzia, denentzat lehen aldia zen ordenagailu bat barrutik aztertzen zutela. Zoragarria izan da.
Azkenik, Estitxu Robles kolegioari dohaintzan eskaintzea erabaki dugu, Luberri ezagut dezaten.
Marrazkiak koloreztatzen badituzue eta animatzen bazarete partekatzera asko gustatu litzaidake ikustea 🥰🤗
Etxean txikiak baldin badituzue (edo ilusioa oraindik ez baduzue galdu 😜), irudi hauek partekatzen dizkizuet koloreztatzeko eta Olentzerori gutuna idazteko.
Linka deskargatzeko👇🏻👇🏻
http://linktr.ee/marrakatue
❌ Batzuetan zerbaitek Creative Commons lizentzia duela esaten da.
✅ Ez da bakarra ordea. Zazpi Creative Commons lizentzia daude.
:memo: @argiak argitaratutako taulan ondo laburtzen dira desberdintasunak, lizentziari esker hona ekarria:
🗺️ 20 urte hauetan Creative Commons lizentziek zabalkunde handia izan dute munduan.
Euskal Herrian ere bai, adibidez, euskarazko hedabide askok erabiltzen dituzte lizentzia libreak.
⚠️ Ez eztabaidarik gabe ordea, @xletonak @argian azaldu bezala:
https://www.argia.eus/gakoak/2022/eztabaida-dago-edukien-partekatzeaz
Jo ze ona @goiener-en bideo hau!! https://peertube.eus/w/upuarL85drJx5mVufpw4o5
Zorionak! Bide ona aukeratu genuela zalantzarik ez daukat! ✊
Besteok ere, zeren zain zaudeten bazkide egiteko??
Hernani Burujabe, eraldaketarako pausoa https://www.argia.eus/multimedia/dokumentalakhernani-burujabe-eraldaketarako-pausoa
Euskal Herriko energia trantsizioa nolakoa eta zein erritmotan egin behar den zehaztu du gaur publikoki #EHBildu-k. Positiboa iruditu zait energiari buruzko hausnarketa lurraldean eta orokorragoa izan behar den eraldaketa sozio-ekologikoan txertatu izana.
Hitanoa (toka edo noka) praktikatzeko gogoarekin ikusi ditugu komunitateko hainbat kide.
Euskaraldiarekin batera Hikaldia egiten ari dira hainbat herri eta eskualdetan.
Ahobizi/belarriprest txaparen gainean H arrosa bat duen pegatina txiki bat jartzen duenak solaskideari hika aritzeko prest dagoela adierazten dio, menperatu ala ez.
Hikaldiaren emojia gehitu dugu nahi duenak erabili dezan. Nahi baduzu egidazu hika esateko modu bat da.
️🟨⬛️ #Bilbo-ko Gobernu Militarraren harresia ⚒️eraisten jarraitzen dugu. #Irala auzoari eta Bilbori ostutako 6.500 m2-ak berreskuratzea eskatzen dugu.
#BotaKuartela
👇Informazio osoa hari honetan
️🟨⬛️ Continuamos ⚒️derribando el muro del Gobierno Militar de #Bilbao. Reclamamos la recuperación los 6.500 m2 que ocupa y que fueron sustraídos al barrio de #Irala y a #Bilbao.
#BotaKuartela
👇Hilo con toda la info
#GaurkoEgunez, 1985eko azaroaren 26an, Guardia Zibilak Mikel Zabalza orbaizetarra atxilotu zuen Altzan. Intxaurrondora eraman eta torturatuta hil zuten.
Espainiako Gobernua krimena estaltzen ahalegindu zen, atxiloketan ihes egin eta Bidasoa ibaira erori zela esanda, baina froga guztiek bertsio hori gezurtatzen zuten. Euskal Herria astindu zuen estatu krimena izan zen.
Mastodonen Twitterreko txioen #crossposting mezurik ez baduzu jaso nahi, "RT @" iragazkia jarri dezakezue #feditrikimaikua
2001ean sortu zen irabazi asmorik gabeko @creativecommons erakundea eta 2002an izen bereko lizentziak argitaratu zituzten. Bi gertaera horien 20. urteurrena ospatzen ari dira.
@argia eta @iametzako @aldatsaren artikulua
https://www.argia.eus/plaza/iametza/creative-commons-lizentziek-20-urte-bete-dituzte
Burgos, Araba eta Nafarroa lotzen dituen tren soziala AHT baino 1.954 milioi euro merkeagoa litzateke https://www.argia.eus/albistea/burgos-araba-eta-nafarroa-lotzen-dituen-tren-soziala-aht-baino-1954-milioi-euro-merkeagoa-litzateke
... baina badira bizitza osoan borrokatzen dirautenak, horiek dira ordezkaezinak!