Badakizue mastodonen atentzioa deitzen didan zerbait? Badira pare bat urte twitterretik atera nintzela (bizitzako erabaki on horietako bat) eta hemen oso gustura. Astiro astiro, jendea biltzen doa... Uste dut laster twitterren gertatu bezala hizkuntzarena kudeatu beharko dudala nolabait (gero eta lagun gaztelera-frantses-angloparlante gehiago ditut). Baina harritzen nau jendea ze misteriotsua den hemen (1/2)

Esan nahi dut, jendeak bere biografian ez du ia-ezer jartzen askotan. Ez dakit den sare libre federatuetan hecker fantasia anonimoa sortzen zaigula, errusiar espia estilora edo zer, baina askotan faltan botatzen dut jendeak bere BIO orrian nungoa den eta halakoak jartzea. Begira ze gauza tonto pentsatzen ditudan goizetan lanean ez jartzeko. En fins (2/2)

@okerreko Dianok erriusiar espiak giara, kamarrada! 😂 Eta batzuk kontuari "kandaua" ipintzen detse gaiñera. Horrekin zeozer protegiduko balitza legez!

Jarraitu

@okerreko
@txikillana

Iep! Gaiaz ari zaretela, ze eragin du mastodonen kontua babesteak (giltzarrapoa jartzeak)? Zenbait froga egin izan ditut eta oraindik ez dakit ze eragin duen...

@atxamart @txikillana Suposatzen dut esan nahi duela jarraitzen ez zaituen jendeak ezin duela zurekin interaktuatu... Eta zu jarraitzeko zure baimena behar dutela... Hortik aurrera, ba ez dakit zer gehiago (ez dakit, adibidez, nik giltzarrapoa duen kontu baten orro bultzada egiten badut zuk ikusiko zenukeen, ez baduzu giltzarrapodun kontu hori jarraitzen...)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea