5G teknologiaren kontrako elkarretaratzea deitu dute Donostian https://www.argia.eus/albistea/5g-teknologiaren-kontrako-elkarretaratzea-deitu-dute-donostian
@argia eragile horiek plazaratu duten oharra non aurkitu nezake? Lotura, dokumentua edo dena delakoa pasatzerik bai? Ni ere 5Garen aurka nago, uste dut kontra egoteko arrazoiak ez direla falta (naturaren suntsiketa, eredu ekonomiko zehatza sustatzea eta pribatutasuna, adibidez), baina osasuna ez da nire zergatien zerrenda horretako bat eta beraien argumentuak gustura irakurriko nituzke.
@dabidnet Aupa Dabid: elkarretaratzea deitu dutenek abiatutako sinadura-bilketa honetan aurkitu ditzakezu deitzaileen argudioak https://www.change.org/p/ayuntamiento-de-donostia-san-sebasti%C3%A1n-stop-5g-donostia Gustura jasoko genuke gai honi buruzko zure ekarpena Argian
@argia eskerrik asko!
5G-aren hedapena ertz asko ditu (aurreko mezukoak adibidez).
Osasunari buruzko argudioetan, sentsibilitate desberdinak batzen dira eta sentsibilitate horietako batzuk, behintzat, entzun behar ditugula uste dut. Beste batzuk...
Nolanahi ere, 5Gren aurka egoteko, osasunarena gutxien kezkatzen nauen ertza da.
E-posta bat bidali eta nola bideratu adosten badugu, prest nago ekarpen txiki hori egiteko (osasunean zentratu nahi izatekotan agian ez naiz pertsona egokiena).
@atxamart @argia mezu biekin erabat ados 👍