Memoria musikala gauza xelebrea da. Liburu hau irakurtzen ari naiz, guztiz gomendagarria nahiz eta oso potoloa izan. 200 orri daramatzat gustura baina ez naiz ezta erdira heldu. Eta diotenez bigarren zatia prest du tipoak! Xehetasun handiz idatzia eta ondo dokumentatua! Gainera, azalean #RuidoDeRabia, #TorturaSistematika eta #LoboElectrico taldeetako Shanti. Ezin gehiago eskatu

Aber. Que me lio. Memoria musikala. Gauza da liburuan aipatzen dela asko Bartzelonako 80etako ezena punk-hardcore hori. Eta L'Odi Social ateratzen dira. Nik izan nuen haien "Que pagui Pujol" LP-a. Lagun bati utzi nion eta aire (grrr). Orduan irakurtzean pentsatu nuen "ba gutxi entzun nuen nik". Deskargatu dut eta flipatu dut konturatzean BURUZ DAKIDALA. Kolpe eta letra denak. #hardcore #punk

@okerreko
Nerabezarora telegarraiatu nauzu zuzenean! L'Odi Social, Subterranean Kids, GRB eta Barcelonako beste hainbat hardcore talderen jarraitzaile sutsua izan nintzen. Minor Threat eta bap ahaztu gabe... Kuadrozko alkondara eta zapia gerritik zintzilik Straight Edge itxurarekin... Haiek garaiak!!! 😀

@atxamart ohhh ze ona. Nik oraindik entzuten ditut talde horiek eta haien gaur egungo homologoak... baina garai hartan ze berezi sonatzen zuten. Oso gogoan dut Minor Threat entzun nuen lehen aldia. Ezin nuen sinistu. Energia hori ez nuen inoiz entzuna... Eskuz egin nuen haien partxea motxilan jartzeko. :-)

Jarraitu

@okerreko
Nik partxeak ez, baina kamixetak bai egiten nituen eskuz margotuak... 😃

@atxamart hori ere! Eskuz egin nituen Misfits, Husker Du, Danzig, Agnostic Front, Shellac... eta lagunentzat ere pilo bat! Aurrekoan gurasoen kamarotean plantillak aurkitu nituen, cutterrarekin eginak radiografiatan 😂😂😂 a ze nostalgia!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea