#ZuntzOptikoaZumaia (ZOZ) aspaldian ezagutu dudan ekimen interesgarrienetako bat da. Eredugarria.
#Zumaiako Udalak #Guifinet Fundazioarekin elkarlanean udalerri osoan zuntz optikoaren herri sare neutral eta irekia hedatuko du. Herritarrek nahi duten operadorearekin egingo dute kontratua.
Herriko kaxkoetan azpiegiturak bikoiztuta eduki, eta auzo txiki eta baserri sakabanatuetan operadore bati lotuta edo zuntzik gabe egotea ez da zentzuzkoa.
@aldatsa Etxerako eskatuta daukat 😐
@gontxatorre
Ez, ez da sare ireki eta neutrala Guifinet fundazioak bertan zein operadorek parte hartu dezakeen edo zeinek ezin dezakeen aldebakartasunez erabakitzen duenean.
@aldatsa
@atxamart @gontxatorre @aldatsa eta ze operadore geratzen dira kanpoan ba?
@okerreko @atxamart @aldatsa Operadore handiek (Euskaltel, Movistar,...) euren sare propioak erabiliko dituzte. Zumaian, herriko bi enpresa daude (bat kooperatiba bat dena), eta beste biak zein diren ez dakit. Izarkom izan daiteke bat. Badakit Orangek ere sartzeko asmoa agertu duela.
Aiene! Zenbat propaganda egin dudan tut bakar batean...😂
@okerreko @atxamart @aldatsa Nik terminoetan galdu egiten naiz eta neutroa izateak zer esan beharko lukeen ez dakit. Fundazioak horrela dela dio:
https://www.youtube.com/watch?v=6vM1eEPjvC4&feature=emb_logo
@gontxatorre
Lotura honetan agertzen da zein operadorek eskaini dezakeen zerbitzua Zumaiako sarean.
Eta honeraino irakurri dezaket...
@gontxatorre @okerreko @aldatsa
Izarkomek ere sarea erabiltzeko eskaera luzatu zion Guifineti duela bizpahiru hilabete...
@atxamart @okerreko @aldatsa Baloraziorik egin gabe, beste iritzi bat:
https://www.berria.eus/paperekoa/1881/029/002/2021-01-30/zozeko-aztia.htmzozeko-aztia.htm
@gontxatorre @okerreko @aldatsa
Izarkometik honen inguruko azalpenak emango ditugu gutxi barru. Bitartean ezin dut gehiagorik esan...