Lehengo egunian kanta bat sortu nun, urterdiko sorkuntza-blokeo ta gero. Euskeraz, hoi ere enun lortzen aspalditik.
Atzo gitarra ta ahotsa partituran transkribatu nun ta baxua sortu. Perkusio tresna txikiak sartzea dakat pentsatua (arrautzak, pandero tanborgabea, kriskitiñak...) ta igual baita soinu sintetizatuak ta koro-ahotsak
Zalantza dakat ea Soinu Harresian (https://es.wikipedia.org/wiki/Wall_of_sound) efektua sortzen saiatu edo kanta "xinple" utzi
@porru
Lortu nahi duzun soinuaren arabera da hori. Orokorrean komenigarria izaten da zein soinu lortu duzun garbi izatea grabatzen hasi aurretik, esperiantziagatik diot. Baina esperimentazioaren bidea polita izan daiteke ere denbora, pazientzia eta baliabideak izanez gero...
@atxamart
Hortxe dakat zalantza: kantautore edo folk-soinu-harresia
@porru Bidebatez, suposatzen dut jakingo duzula "Soinu Harresia"ren asmatzaile izan zen Phil Spector duela hiru aste hil zela Covid-19aren ondorioz...