Kaixo denoi! Pixelfed ezagutzen? Argazki eta irudiak sarean partekatzeko sare ireki eta federatua da. Euskaldunontzat ere Pixelfed.eus instantzia sortu dugu eta bertan izen ematera gonbidatzen zaituztegu!

AH! Hori bai, euskaldunontzat denez, bertan aurretik izena emanda dagoen bati eskatu beharko diozue gonbidapen bat bidaltzeko.

Ondo izan!

@pixelfed
Ez dakit nor dagoen jada izena emanda, baina eskertuko nuke inork gonbidapen bat bidaliko balit...

@atxamart @pixelfed Bidali al dizu inork gonbidapenik? Nahi baduzu mezu zuzen bidez bidaliko dizut bat.

Jarraitu

@aldatsa @pixelfed

Ba ez, inork ez nau maite... πŸ˜’πŸ˜’πŸ˜‚πŸ˜‚

Eskertuko nizuke gonbidapena bidaliko bazenit. 🀘🀘

Β· Β· Tusky Β· 1 Β· 0 Β· 0

@atxamart @pixelfed Gonbidapena bidali diot Ikerri, baina ez zaio iritsi. Pixelfed.eus-eko posta zerbitzaria ondo al dabil @urtzai?

@aldatsa @atxamart @pixelfed iepa! erantzuna atzerapenarekin baina bai ondo dabil. Arazoa orain aurkitu dut: mastodon.social/@pixelfed/1057

Kontua da, funtzionalitatea guztiz garatu gabe utzi zuela eta admin aukeretan jarri badaiteke ere, gonbidapen bidezko erregistroa oraindik ere ez dagoela erabilgarri...

Ea laster jartzen duten. Oraingoz horrela utziko dut kanpotar gehiago sartu ez daitezen. Funtzional jartzen denean abisatuko zaituztet

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

E.H.ko Mastodon instantzia burujabea