@jon
Hori da @aiurri k ematen duen arrazoia, elkarrizketatuak herriko aldizkariarekin egin nahi zuela ez zuelako esparru lokaletik ateratzea nahi... Baina orduan zergatik zabaldu zuen @aiurri k berak Interneten? Beste arrazoi bat @aiurri ri "zegokion" klik guztiak @argia k "eraman" omen zituenarena. Zergatik orduan ez zioten elkarrizketa horri lizentzia aldatu eta CC-BY-NC-ND jarri?
@inigoortega @desertorea
Nire iritziz @aiurri ren irtenbide duin bakarra, elkarrizketatuari eta kazetariari barkamena eskatzea lizentzia oker erabiltzeagatik, eta @argia ri saltsa honetan sartzeagatik. Eta kitto. Ea hurrengoan lizentziek duten garrantziez ohartzen garen, eta ez direla "guai" geratzeko edo dirulaguntzak jasotzea errazteko letra huts, batzuk.
@jon @aiurri @argia @inigoortega @desertorea