Zabalik jarraitzen du @goiener​eri ekarpenak egiteko aukera. Guztion artean etorkizun hobe bat eraiki dezakegu

plataforma.goiener.com/forms/A

@jogerka @goiener -eko bazkide naiz eta oso pozik nago. Irakurri nuen testu bat, laguntza eskatzen ere jakin behar dela esanez eta horrek bazkide-kooperatiba indartzeko balio dezakeela. Baina ez dut ondo ulertu zer gertatu den. Kalkuluak gaizki? Banketxeren batek lukurreria gehiegi? Goiener erronka berrietan sartzeko (eta are gehiago molatzeko) bote gehiago jarri behar da?

Seguru aski ekarpena egingo dut eta familiakoak ere animatuko ditut, baina pixkat gehio azaltzerik?

@mikelgs @jogerka @goiener

Oso-oso laburrean esanda, bi arrazoi daude:
1.- Argindar komerzializatzaileek, beraiek erabiliko duten argindarra ordaintzeko arazorik izango ez dutela ziurtatzeko berme bat jarri beharra dute eskudirutan, eta argindarraren prezioaren igoeraren ondorioz, jarri beharreko berme hori ia hirukoiztu egin da (maiatzean 400.000 € jarri beharra zeuden eta orain aldiz 1.100.000 € jarri beharra dago).

Jarraitu

@mikelgs @jogerka @goiener

2.- Argindar komerzilizatzaileek %10eko BEZa aplikatu behar diete bere bezeroei ekainaz geroztik (Gobernuak hala behartuta), baina beraiek %21eko BEZa ordaintzen jarraitu behar dute erosketan. Horrez gain Ogasuntzak 6 hilabeteko epea du BEZ hori itzultzeko. Guzti honek likidezia tentsio handiak sortu ditu

@atxamart @jogerka

Finean horixe! Informazio gehiago topa dezakezu helbide honetan, Mikel.
labur.eus/TtWtX

Iker, hemendik aurrera mastodon​en gure arretarako boluntario izendatua ;-)

Mila esker!

@atxamart ezin hobeto azaldua. Gainera @mikelgs galdera famili bazkari baten erdian harrapatu nau eta nahitabe ezin ideak zentratu 🙈

@goiener

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea