Inor ez jarraitzeko ohitura dut Mastodonen. Denbora-lerro lokalak begiratzen ditut, horrela instantziako guztiak jarraituko banitu bezala da.
Mastodon.eus kontua daukadanez, "jalgi" instantziaren denbora-lerroa ere eskuragarri jarri dut mugikorrean, Fedilab aplikazioa erabiliz.
Twitterretik etorri berria bazara eta Mastodon app ofiziala badarabilzu, agian ez duzu ulertu. Saiatu instalatzen Fedilab edo Tusky. Denbora-lerro lokala, federatua... zer diren ikusi eta gozatuko duzu 👌