@jon @porru @desertorea @bixardune Honelako mezuak ikusi bakoitzuan beti erantzutea pentsatzen det, baina gero azkenean paso egiten det, polemiketan sartzeko gogorik ez..., Hala ere oraingoan sartuko naiz (ziur damutuko naizela)
1.- Poliziak kabroiak/txakurrak direla, demagogikoa iruditzen zait.
2.- Gehienok izan dugu esperientzia txarren bat poliziaren batekin, baina horrek ez du esan nahi hori denik polizia guztien jarrera. Putasemeak kolektibo guztietan daude.Bai, onartzen det polizia
@parreitu @atxamart @jon @porru @desertorea Naïf izan da hori. Kuantitatiboki eta kualitatiboki. Bueltatxo bat emango nioke...
Zuzen eta gordin izanagatik eta izateagatik iruditu zait oso ona zure erantzuna. Halaber, @jon erabiltzailea ipurterre samarra iruditzen zaidan arren eta gehienetan harekin ados ez nagoen arren, kamustasunik gabeko estiloa eskertzen diot. @desertorea erabiltzaileak kaña bota eta amua pisuegi zela ikusi duenean, atzera egitea niri ere apur bat nerabe iruditu zait (baina oporrak aizue! %100ean dulert). Ez gara gai gordintasuna eta erasoa bereizteko? @atxamart @parreitu @porru
@atxamart @parreitu @jon @porru @desertorea Bikoteak aurrekoan Mutrikukoaz esan zidan desberdin jokatuko lukeela neska ertzain sartu balitz konpartsan sartu aurretik eta ostean sartu balitz. Eman bueltatxu bat.
Nuen ertzain lagun bakarrak berak esan zidan ertzain sartua zela, nik ezer susmatu edo galdetu barik. Jodidu ninduen arren, aizue, pertsona bera zela pentsatu nuen: 'Zuk biolentziaren monopolioa? Nik bazileena!' Baina barre egiteari utzi zion. Eta kritikak onartzeari.
@atxamart @parreitu @jon @porru @desertorea Indarkeria berezkoa dugu. Dirudienez, gero eta gutxiago, baina berezkoa. Eta kudeatu beharra dago. Kontua da soldatapeko justiziero mekanizatu monopentsatzaileek edo guk geuk kudeatzen dugun...
@bixardune @atxamart @jon @porru @desertorea "... edo guk geuk kudeatzen dugun" -->
zeintzuk gea guk geuk ? Guk legitimitatea genuke indarkeria kudeatzeko ? Horrek ez gintuen gu ere polizia bihurtuko ? Eta "gu geu" beste inoren menpe (epaileak) egongo ginateke ? Edo gutako bakoitzaren ikuspegiaren arabera indarkeria erabiltzeko legitimitatea izango genuke?
@parreitu @atxamart @jon @porru @desertorea Masa, herria eta kolektibo hitzak (eta muinean daramatzaten erreferenteak) jatorri, oihartzun eta esanahi desberdinak dituzte, oso. Nik ere Matrixek borondate ona duela sinetsi nahiko nuke, eta borondate txarrekoa dela jakinda ere, entxufauta eta itsu geratzeko pilula irentsi, irensten dut(gu) baina esadazu zer pilula hartu duzun Smith agenteak estimatzen edota babesten zaituela sinesteko, ze nik Morfeok ez darama horrelako merkarik
@bixardune @atxamart @jon @porru @desertorea
Nik nahiko nuke sinistu (esan ze pirula hartu behar dudan) polizia gabeko gizarte baten bizi ahal garela, baina utopia bat da.
Beste polizia eredu bat behar dela gehiegikeriak identifikatu eta ekiditeko? Ados.
Polizia guztiak sasikumeak direla? Ez nago ados
Jerarkian gainetik dauden epaile eta politikoak ere pikutara bidaliko ditugu? Kasu askotan beraiek bidaltzen dituzte aginduak
Polizia, epaile eta politikari gabeko gizartea?
@bixardune @atxamart @jon @porru @desertorea
Hori uste det anarkia deitzen dela ...
EHBildu Jaurlaritzara heltzen denean, Ertzantza desagertuko dela uste dezue hala ?
@parreitu @atxamart @jon @porru @desertorea Ezta gutxiago ere. Pilula horiek ere ez zaizkit eskuetatik pasatzen.
@parreitu @atxamart @jon @porru @desertorea 1.- Ez dut sinisten, (hori)
badakit.
2.- 'Etapa' gisa, ados. Baina funtsean, poliziaren beharrik ez izateraino. Hau da, bai, nik behintzat egoeraren batean, akaso beharra izan edo sentitu nezake. Baina ez dut nahi, funtsean 'babes fisikoa' beharko nukeelako, ez polizia.
3.- Ez dut hori esan, baina esan eta berresten dut GEHIEGI direla batak zein besteak.
4.- Ez al du Papak kaka egiten?
5.- Bai, Papak kaka egiten du.
@parreitu @atxamart @jon @porru @desertorea eta di-da erantzuteko: nik neure kudeatzen dut, zuk zeurea, guk geurea eta kudeatzen ez dutenena.
@atxamart @jon @porru @desertorea @bixardune
Zeintzuk? atxiloketa hauek posible egin dutenak
https://www.berria.eus/albisteak/190472/hiru-gizon-atxilotu-dituzte-adingabekoen-pornografia-zabaltzeagatik.htm