hau tuittteren bota dut, momentuko inspirazioan, baina gero konturatu naiz euskal gihar konputazionala hemen dagoela. zer derizkiozue?

inork pentsatu al du app bat sortzea zein negozio/denda/zerbitzuk euskaraz hitz egiten duen mapa batean erakusteko eta jendeak oharrak eta iruzkinak jar ditzan, leku euskarafoboenak boikotatuz?

Jarraitu

@josebagabilondo

Katalanek horretarako badaukate CatalApp aplikazioa, Plataforma per la Llenguak egin zuena. Agian heraiekin hitz egin daiteke, aplikazioaren kodea eskatu eta EuskarApp argitaratu. Kontseiluak egitea izango litzateke onena.

plataforma-llengua.cat/campany

@atxamart @josebagabilondo udalek eta euskara elkarteek argitaratzen zituzten euskaraz zekiten komertzioen gidak, herriko dendetan euskaraz grabatutako bideo kanpainak egin dira herritarrak bertan euskaraz egitera animatzeko, Internet baliatuz komertzio euskaldunen mapak daude, geokokatutako denda euskaldunen bildumak... dena modu baikorrean, euskaldunak dihardutenak, esfortzua egiten dutenak publiziratuz, sarituz.

Zigorrean eta ezkortasunean oinarritutakoen berri ez dakit.

@txopi @atxamart @josebagabilondo Ez da zehazki bilatzen duzuna eta ziur aski ezagutuko duzu, baina Hizkuntza Eskubideen Behatokiak hilero urraketa, zoriontze eta lorpen aipagarrienen berri ematen du:
behatokia.eus/eu/albisteak/kat

@aldatsa @txopi @atxamart @josebagabilondo Inoiz Administraziotik-eta kanpainak egin izan dira, langile euskaldunak identifikatuz. Badakizue, txapa bat: "Yo soy el raro de la oficina que habla vasco". Iraingarria iruditzen zait, nabarmendu behar hori. Nabarmentzekotan, gehiago mereziko luke kontrakoa: EZ DAKIENARI jartzea txapa. Ignorantzia nabarmentzea, alegia. Beraz... aurrera Gabilondo!

@txikillana @aldatsa @txopi @atxamart @josebagabilondo ostiaz. Positiboan egitea, alegia euskara egiten dutenak sustatzea eta saritzea itzela deritzot, negatiboan egitea beldurgarria.

Barkatuko nauzue, baina esan behar nuen.

@desertorea @txikillana @aldatsa @txopi @atxamart @josebagabilondo

Nire barneko ahots batek arrazoia demakizu, eta zigorra baino, saria hobetsi behar dela diost.
Beste ahots bat nazka-nazka egina dago euskaldunon zintzokeriaz, "zatoz gurekin oso jatorrak gara-eta", "txalo-pintxalo ez naute iraindu euskaraz mintzatzeagatik" edo "milesker bederen 'egunon' errateagatik" jarreraz.

Nazka-nazka egotea ez da aholkulari ona, baina ukatzea ere...

Ni @kilkerra rekin bat nator. Urteak daramatzagu modu propositiboan euskara erabiltzen dituztenak txalotzen, baina hala ere euskararen kaleko erabilera gutxitzen doa etengabe. Egoera honetan euskararen aurkako jarrera aktiboa duten taberna eta komertzioekin (bi zurito eskatu eta "a mi hablame en español", "aqui en cristiano" eta antzekoak erantzuten dutenak) zer egingo dugu, burua makurtu eta beste batetara joan soilik?

@desertorea @txikillana @aldatsa @txopi @josebagabilondo

@kilkerra @desertorea @txikillana @aldatsa @txopi @josebagabilondo

Ba nik argi daukat jarrera horiek salatu egin behar direla.
Denok oso argi (omen) dugu jarrera faxista, matxista eta homofoboak, orohar jarrera zapaltzaileak, salatu egin behar direla. Orduan zergatik ez dugu jarrera bera euskararen zapalkuntzen aurrean? Badirudi hor zalantza, konplexu eta edukaziokeriak azaltzen zaizkigula...

@atxamart @kilkerra @desertorea @txikillana @aldatsa @josebagabilondo eremu euskaldunean bizi naiz (Barakaldo) eta aipatu dituzun jarrera horiek lehen gertatzen ziren noizbehinka, baina gaur egun ia desagertu dira. Euskaraldiak horretan lagundu du, beste ekimen askorekin batera. Euskararen erabilera handitzen ez bada, ez da pentsona euskarafobo batzuengatik: hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek...

Nire ustez ekimen baikor eta pedagogikoek oso emaitza onak izan dituzte!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea