'Beste egunean' edo 'kaletik noa' entzuten duzuenean, zer egiten duzue?

@Alexiturbe kaletik noa dau txarto esanda? Ba ez nekien, zein da modu zuzena esateko kaletik ibiltzen zabiltzala?

@XabierGD 'Kalean nabil' da zuzena. Bestea erderakada da (andar por la calle-ren itzulpena). Euskaraz, NON ibili.

@Alexiturbe okay, zentzua dauka. Neuk beti ibili aditza erabiltzen dut, baina askotan joan entzun dudanez ba uste nuan onargarria zela

@XabierGD @Alexiturbe unean bertan nabil erabiltzen da, beste kasuetan, aldiz, noa;

Kalera noa
Zoaz kalera

Kaletik nabil -> Kaletik nator (heltzean)

@GorkaPradas
Eta "beste egunean" ere ez nekien akatsa zela. Horren ordez, zein aukera zuzenak?
@XabierGD @Alexiturbe

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea