Nor jarraitu dezaket mastodonen? Utzi gomendioak hemen ⬇️
#eskerrikasko
@anderenomurga Zu!
@Anderagizu hemen notifikazioak ez zaizkit agertzen. Ni joan behar naiz haien bila... Denei gertatzen zaizue hau?
@Anderagizu
App-aren arabera. Mastodoneko app ofizialak eta Tuskyk oso ongi kudeatzen dituzte jakinarazpenak, Fedilab-ek aldiz oso kaxkar...
Dena dela, gogoratu zure androidean baimena eman behar diozula app-ari jakinarazpenak erakusteko.
App ofizialaren okerrena, ezin dituzula denbora-lerro lokal eta federatuak ikusi. Horrek asko mugatzen du kontu berriak ezagutzeko garaian...
Nik Fedilab erabiltzen dut, zure denbora-lerro propioa (app ofizialak erakusten duen bakarra eta twitterren funtzionamenduarekin parekotasun handiena duena), lokala eta federatua erakusteaz gain beste instantzietako denbora-lerro lokala jarraitu dezakezu...
Frogatu nahi izanez gero, F-droiden doan jeitsi dezakezu (Play storean ordainpekoa da):
@atxamart @anderenomurga aplikazio honen aurretik nik Tusky? Uste det erabiltzen nula 😂
@Anderagizu @atxamart nik beti Deia ordea...
@atxamart @Anderagizu WOW JELKIDE MAITEA!!!!! Hau da hau auzolana montatu duzuna: Jakituria putzua. Ba guztia probatuko dut, bihar ea tarteren bat hartzen dudan hau guztirako. Berez app ofizialakin ari nintzen eta esango nuke baimena eman dizkiodala, baina nonbait, motel dabil edo eskuz eguneratu behar dut jakinarazpen berrietarako. Milesker. Karaktere gehiago daude hemen tuiterren baino?? MARABILLA; kriston txapak sar ditzaket orduan!!!!!!
@atxamart @anderenomurga nik app ofiziala dauket 😅