Gaur albiste hau dakar Berriak:

berria.eus/kultura/delancre-la

Lancreren liburua irakurtzea izugarri interesgarria da euskaldunen "bestetasuna" (=ergo, deabruzkotasuna) inkisidorearen begietatik ikusteko: hizkuntzaren "arrarotasuna", itsas jendea izateak euskaldunei ematen dien badaezpadako morala (uhinak legez, aldaberak eta fidakaitzak ei dira), gizon barik hainbeste hilabetez bizitzeak andreei ematen dien "lotsa gabezia",beren janzkera nabarmena (zehazki andreek buruko painelua lotzeko modua)...1/

...Ezaugarri horiekin, euskaldunak, beren izaeraz, predestinatuta ei daude Satanen zerbitzariak izateko.

Frantziako Biblioteka Nazioanlaren webgunean irakur daiteke Lancreren liburua:gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6

Hona Txalapartak argitaratutako gaztelaniazko itzulpena: liburutegia.aranzadi.eus/cgi-b

Jarraitu

@Gailetagilearen_Alaba

Horixe da paradoxa.
Pierre de Lancrek euskal jatorria zuen. Bere aitona Bernard de Rosteguy (Arostegi) Behe Nafarroako Juxue herriko mahastizain aberatsa zen.
Hortaz De Lancre bera ere satanen zerbitzaria izango zen, ezta?

@atxamart Bai, hala da. Autogorroto horrek zer pentsa eman izan dit niri ere. Edozelan ere, hizkuntza, mendi, itsaso eta janzkera deabruzko horiek guztiz aparte hazitakoa zen, eta, hortaz, erredimitua, antza

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea