Barnetegian nintzela, nire apostasia-gutuna irakurri nien klasekideei; uste dut zuek ere merezi duzuela.

ELIZARENGANDIK ALDE EGITEAREN DEKLARAZIO FORMALA

Donostiako Elizbarrutiko Gotzainaren eskuordeko "Defectio ab Ecclesia" egintzerako, XXXXX jaunaren, aurrean,

AURKEZTEN DA
*nire datuak*

ADIERAZTEN DU

Libreki eta bere kabuz nahi dituela jasota utzi honako zehaztapenak:

a) Ondore guztietarako alde egiten duela Eliza katolikoarengandik (nahi izanez gero motiboak zehaztu)

b) Badakiela erabaki honen bitartez handikiro hausten dituela Elizarekiko elkartasun loturak —fedea, sakramentuak, gobernamendu pastorala—, eta bere gain hartzen dituela ondore kanonikoak, deklarazio honen atzeko aldean zehaztuak.

c) Horregatik eskatzen duela bere borondate hau jasota geratzea bidezko artxiboetan, bere biziera errealari dagokiona delako.

ELIZARENGANDIK EGINTZA FORMALAREN BIDEZ ALDE EGITEAREN ONDORE KANONIKOAK

Elizarengandik egintza formalaren bidez alde egiten duen pertsonak:

1.- Orokorrean esanda, galdu egiten ditu Elizarekin elkartasunean mantentzen direnei dagozkien eskubideak.

Hala ere, ez du pertsona bataiatua izatea galtzen eta, horrenbestez, baldin gerora Elizaren elkartasunerako itzulera gauzatu nahi baleza —aukera hau Elizak mugagabe baitu mantentzen—, ez dagokio berriro bataiatzea, izan ere bataioa berez da behin bakarrik hartzekoa eta dagokion liburuan inskribaturik mantentzen da.

2.- Zehazkiago:

- Ez du ametitua izan behar ezein sakramentu hartzera (ik. kk. 915 eta 1331 & 1).
- Ez du ametitua izan behar bataioko nahiz konfirmazioko aitabitxi/amabitxi gisa (ik. kk. 874 & 1, 3. eta 4.; 893 & 1).
- Hari ukatu egin behar zaizkio eliz Hilkizunak eta edozein hilkizun-Meza non eta hil aurretik ez duen eliz elkartasunera itzuli nahi izatearen ezaugarriren bat eman (ik. kk. 1184 & 1, 1. eta 1885). Hala ere, haren aldeko Mezak aplikatu ahal izango dira era pribatuan (ik. k. 901).

- Ezin daiteke balioski ametitua izan Fededunen Eliz Elkarte publikoetan. Legitimoki adskribatua dagokeen pertsonak elkartetik kanporatua behar du izan. (ik. k. 316 && 1-2).

3.- Administrazioari begira:

Dagokion parrokiako sakramentuzko liburuetan erregistratuta geratzen da egitate historikoa, hau izanik bataioarena, konfirmazioarena edota ezkontzarena. Elizaren barruan pertsonen estatua hunkitzen duten gora-beherak ere oharreztatzen dira bataioaren erregistroan, eta horrenbestez Elizarengandik egintza formalaren bidez alde egite balizkoa ere bertan oharreztatua izango da.

ELIZA KATOLIKOARENGANDIK EGINTZA FORMALAREN BIDEZ ALDE EGITEAREN EGIKARITZA

Jaun agurgarria:

Jakinaren gainean jartzen zaitugu, ezen egikaritua izan dela Eliza katolikoarengandik alde egitea, Gotzaindegi honen aurrean 2020eko urriaren 22an zeuk gauzatua. Zehazki:

a) Alde egite hori oharreztatua eta artxibatua izan da Gotzaindegi honen Idazkaritza Nagusian.

b) Bataiatua izan zinen parrokiari dagokionez, zure bataioaren erregistroaren ertzean jasota geratu da Elizarengandik alde egin izana; era berean, jakinaren gainean jarria izan da parrokoa, ezen zure datu pertsonalak ezaba ditzan balizko zein-nahi zerrenda, fitxategi nahiz datu-basetik.

Donostiako Gotzaindegiak ez du Elizbarrutiaren baitako fededunen inongo zerrendarik ez datu-baserik.

Zeure kontzientziaren arabera hartu duzun erabakia arras errespetatzen dugularik, gure nahia litzateke zuk inoiz kontrako erabakia hartzea eta halarik Elizarekiko elkartasuna itzuli ahal izatea. Hori gertatzekotan, tokiko Ordinarioarengana (Elizbarrutiko Gotzaina nahiz Bikario Nagusia) jo beharko zenduke, hari eskatuz altxa dezala zigorra, zeinetan baitzinan erori Elizarengandik egintza formalaren bidez alde egitean, eta zeure burua haren esanetara jarriz.

Har ezazu gure agurrik adeitsuena.

Eta kitto. Espero det elizaren hizkeraz gozatu izana. Egun ona pasa 😂

Nire Top 10 (hurrenkera kronologikoan):

- HANDIKIRO hausten dituela loturak
- bere biziera errealari dagokiona
- itzulera gauzatu nahi baleza
- Ez du ametitua izan behar
- Hilkizuna
- Ezin daiteke BALIOSKI ametitua izan
- Legitimoki adskribatua DAGOKEEN pertsonak
- EGINTZA FORMALAREN bidez alde egitearen EGIKARITZA
- Alde egite hori OHARREZTATUA izan da
- jo beharko ZENDUKE, hari eskatuz altxa dezala zigorra, ZEINETAN BAITZINAN ERORI Elizarengandik alde egitean

Jarraitu

@Jokin_PA

Hementxe nire egikaritza-ziurtagiria. Niri ez zidaten deklarazio formalik ezta alde egitearen ondore kanonikoen berri eman... 😭😭

@atxamart egikaritza-ziurtagiri bera dut. Aurrekoa momentuan bertan eman zidaten, Donostiako gotzaindegira jun nintzanean sinatzera

@Jokin_PA
Neri ez zidaten ba deus eman. Korreo zertifikatu bidez bidali nien eskaera, ondoren elkarrizketa batetara deitu ninduten gotzaindegira (kontrakoaz konbentzitzen saiatzeko azken ahalegin gisa ulertu nuena) eta honen amaieran ziurtagiria bidaliko zidatela esan eta kitto, etxera. Ziurtagira aste pare batetara edo iritsi zitzaidan...

@atxamart oh... ados. Egun deitu eta zuzenean hitzordua ematen dizute. Nik behintzat ez nuen nabaritu konbentzitzeko saiakerarik, oso adeitsuak-eta izan ziren. Eta bertan sinatu nun dokumentu bat eta horren kopia eman zidaten

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea