Azkenaldian gustoren ikusi dudan filma.
Hizkuntzen etorkizuna, belaunaldien arteko talka, drogak, HipHopa...
2025eko Oscarretan nazioarteko Film onenaren eta jatorrizko abesti onenaren sarien zerrendetan agertzen da. ☘️🇮🇪
Zer da ba bizitza txosten eta emendakinen artean pasatzen dena baino? 😁
Gure amona zenak esaten zigun urtezaharrean santaeskean ateratzen zirenean honakoa kantatzen omen zutela. Gerora ilobei kantatzen zigun urtezaharrero. Berako Atalaborda baserrikoa zen.
Dios te salve bakailujale
bost eta sei, hamaika
txorizorikan ez baduzue
igual zaigula lukainka.
@gilentxo @izarkom zuk aipatutako oinarrien gainean sortu genuen. Ez da negozio bat, gizarte-ekonomia eraldatzailean oinarritutako irabazi asmorik gabeko telefonia eta internet operadore kooperatiba baizik. EHn proiektu sozioekonomikoak ere beste era batetara egin nahi ditugulako. 3800 bazkide dagoeneko eta proiektu euskalduna, goitik behera.
Erlaitzako bidea gibelatzea erabaki dute, hauskortasun puntuak saihesteko.
Erlaitzatik hurbil bizi garenok biziki eskertzen dugu ere.
Nire argazkigintza ekipoa lapurtu didate ta laguntza eskertuko nuke, ikusten baduzue holako materiala bigarren eskuko dendetan edo web orrietan...
canon EOS 650D
*bisore optikoaren gomatxoa fakta zaio, hori errazten du zein den ikustea
Funda grisa eta lepotik jartzeko tira gorria marrazkiekin.
EF-S 18-135MM F/3.5-5.6 IS STM objektiboa
50mm f1,8 objektiboa
Flash bat eta bi disparadore yongnuo markakoak (horiek ez ditut faltan botako)
Andoer tripode beltz bat, urre koloreko detaileren batekin, eta zorro bat estanpatu militarrarekin.
Nik #Minecraft en ehundaka ordu sartu nituen (milaka ez esatearren), baina Microsoftek erosi zuenetik oso noizbehinka jokatu izan dut soilik...
Aupa @zital
Ongi egongo litzateke #Minecraft ordez (edo horrez gain) #Minetest zerbitzari bat jartzea... 😁😁
🎄ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!
Neguko solstizoan hainbat jai egun ditugu Izarkomen:
21 Neguko solstizioa.
24 Mari Domingi gaua.
25 Eguzkiaren berpiztea.
31 Urtezahar gaua.
Egun hauetan urgentziaren bat izanez gero, bidali SMSa 693922997 zenbakira.
Lotsagabia jarri ez dutenean...
ZTAH ft ØDEI - Aurreiritziak (Bideoklipa 2024)
Gaur @izarkom en Ez-Ohiko Batzar Orokorra egin dugu, Estatutu sozialen zenbait artikulu moldatzeko.
Milesker presentzialki nahiz telematikoki parte hartu duzuen bazkide guztioi.
🙋🏽♀️ Kaixo mastodondarrok! Zer moduz gabiltza hemendik? Bolada batez kontu hau lozorroan eduki dugu, baina jarri dugu martxan berriro! Lagunduko diguzue bultzadatxo batekin? Datorren astean gauzatxo interesgarriak datoz, eta fedibertso osoa entera dadin nahiko genuke! Eskerrik asko!!! 📡🦾😉 #pantailakeuskaraz #itzulera
📗 💿 Horrez gain, Durangoko Azoka izan da asteko hizketagai nagusia
🪺 Urtero bezala Kabi@ gunean hainbat ekitaldi interesgarri egin dira. Esaterako, "BerPiztu ordenagailu zaharra" tailerra eman dute Elkarteneteko kideek
https://iametza.eus/hodeia-ez-da-existitzen/behategia/albistea/kabi-2024-durangoko-azokan-eremu-digitala-pentsatzen-eta-garatzen/
📺 Begizta izeneko Internet bidezko telebista plataforma ere Kabi@-n aurkeztu dute @izarkomek eta Oñatiko Onaro telekomunikazio operadoreek. Euskarazko kateek izango dute lehentasuna
https://iametza.eus/hodeia-ez-da-existitzen/behategia/albistea/izarkomek-eta-onarok-internet-bidezko-telebista-plataforma-bat-sortu-dute/
Dirudienez ni zaharrunoagoa naiz, ze niri txikitan izan genuen Simon joku elektronikoa ekarri dit gogora...
Aupa @mikelgs
Fedibertsoko egutegia non eakuratu daiteke?
HERRA. Gainazalean dena bare dagoela dirudi baina hondoan guztia kiskaltzen ari da. Nire seinalera, jaregin infernua!