Oñatin,
#Onaro-rekin elkarlanean, software librea erabiliz sarearen monitorizaziorako tresnak eta matxuren aurrean sendotasuna areagotzeko erredundantziak instalatzen ari gara. #SareLibreak #TelekomunikazioBurujabetza
Atzo Hertzainak-en kontzertura joateko aukera izan genuen baina nahiago izan genuen Urbil Artolak, Jon Gurrutxagak eta konpainiak 1978an Txomin Artolak argitaratu zuen "Belar Hostoak" diskaren berrikusketaren aurkezpen kontzertura joan...
Eta bete-betean asmatu genuen!!
Aspaldi ez nuela kontzertu batean hainbeste disfrutatzen!!
Izugarria!!
@izarkom 2750 bazkide omen,
Ederra litzateke 2022 amaitu aurretik, 3000 izatea,ez?(ez naiz 2800rekin hasetzen)
Zeren zain zaude? Egin zaitez bazkide, xaxatu zure ingurua!!!
#adiseinaleari
Filologo talde batek Irulegiko eskuan agertzen den testuaren interpretazio linguistiko bat argitaratu du, denok ulertzeko moduan azalduta. #Zorioneku
Hemen lehen eta azken lerroak:
https://alea.eus/komunitatea/bizkaiko-filologo-taldea/1669808272770-analisia-irulegi-eskua-testua-I-aurkikuntzak-posibilitateak
Eta hemen erdiko biak:
https://alea.eus/komunitatea/bizkaiko-filologo-taldea/1670405937734-analisia-irulegi-eskua-testua-II-aurkikuntzak-posibilitateak
Testu osoa euskaraz dagoela diote eta signarioz signario aztertuta, interpretazio posible bat proposatzen dute:
1) "Zorion izan" (kaixo)
2) "Denak hemen elkarrekin daude babesean"
3) "Ahots irri eta musu liskarrik gabe"
4) "Eduki on" (izan ongi)
LAN EGUNA
Izarkomen ez ditugu jai egun arrotzak, erlijiotsuak edo zapalkuntzekin zerikusia duten egunak ospatzen. Beraz bai gaur eta baita ostegunean ere lanean izango gara.
✉️ arreta@izarkom.eus
☎️ 943 569 214 (10:00-14:00)
HERRA. Gainazalean dena bare dagoela dirudi baina hondoan guztia kiskaltzen ari da. Nire seinalera, jaregin infernua!