Ez dut ulertzen #komikia eta eleberri grafikoa diferentziatzeko ahalegina, badakit bigarrena espainiar/anglo markotik datorren marketing termino elitista dela, beraz badakit jatorria, baina euskal markoan ez dut ulertzen.
@birasuegi gogora ekarri didazu guk txikitan ez genuela komiki erabiltzen. Asterix, Tintin, Ipurbeltz, Mortadelo... Hoiei "txiste" esaten genien. Nerabezarotik aurrera iritsi zitzaigun komiki hitza.
@txapisotegi Ez nuen "txiste" hitzaren erabilera hori ezagutzen ☺️
@birasuegi Gure inguruan komiki ez zen erabiltzen, beti txiste. Baliteke gure portaleko kontua izatea, edo gazteagoa zeralako igual 😉
@txapisotegi @birasuegi geuk erderazko tebeo euskaraz be🤷
@xa2_baraka @txapisotegi @birasuegi Guk txiste gutxitan erabiltzen genuen tebeo gehiagotan.
@axel @xa2_baraka @txapisotegi @birasuegi Guk "tebeo" beti, baina "txiste" ere entzun izan dut inoiz. Ez dakit ziur nori, baina assspaldi bai, joan den mendean, barrena. 😁
@txikillana @xa2_baraka @txapisotegi @birasuegi txiste entzun/erabili badugu nahiko zaharruno garen seinale. 😅
@birasuegi @txikillana @xa2_baraka @txapisotegi gaztetxo bat Jeje