Aupa @euskarabildua @iametza @abaraska eta interesa duen beste edonor.
Tresna libreak bilatzeko prozesu honetan Twitch-en alternatiba baten bila gabiltza... Owncast-ekin egin dut topo. Ezagutzen duzue?
Beste alternatibarik?
@abaraska @euskarabildua @iametza @owncast
Mila esker!
Printzipioz ez dugu behar, beraz, Peertuberekin proba egingo dugu, jolas bezala, eta esango dizuegu.
Galdera etorri da ESSko eragile batzuekin streaming bat genuelako eta (sarri gertatzen zaigun bezala) ez da Op.Source aukera baliatu. Hortik galdera.
@bds_koop ederki! Kontuan izan https://peertube.eus instantzian behintzat itxita izaten dugula streaming aukera. Irekitzea nahi izanez gero, idatzi emaila eta koordinatuko ginateke! 👍
@bertol @abaraska @euskarabildua @iametza @owncast Guk bilerak egiteko asko darabilgu, baina dirudienez, streaming egiteko (eta ikuslegoari zabalik izateko) hobe da beste plataformaren bat erabiltzea.
@bertol @abaraska @euskarabildua @iametza @owncast Semeari galdetu nion (hura erabiltzailea da, ikusle moduan, ni ez) ea, mundu paraleloan, zergatik nagusitu den Twich Youtuberekin alderatuz, eta haren erantzuna izan da monetizatzeko Twitch-ek bidea errazten duela. Horregatik influenzerrek nahiago dute Twitch.
Geure kasuan, ulertzen dudanez, berdin litzaiuke Peertube edo Owncast
@bds_koop @euskarabildua @iametza bai, @owncast izan daiteke aukera ona, baina zoritxarrez horrekin ere e zdugu esperientziarik oraingoz. Berriz ere, ea zortea duzuen eta gero ezagutza partekatzerik duzuen!
PD: https://peertube.eus-ekin ere badago streaming egiteko aukera, baina bere aukerak eta mugak ez ditugu ondo esploratu oraingoz. Probak egin nahi izanez gero, abaraska@sindominio.net emailera idatzi mesedez!