@Aitzol @asiersarasua goitik behera? Ez dut uste, ez du horrelako aldaketetan sinisten! Alternatibak erakutsi, frogatu eta erresistentziak hautsiz agian....

Jarraitu

@izaro @Aitzol @asiersarasua beheko paragrafoan ere izena belztuta jartzea pasa zaizu😉. Goitik datorrenari dagokionean, batzuek Google integratu dute eta besteek Microsoften aldeko apostua egin berri dute. Otso biren arteko lehian, gu ardi, eta artzainak, gu lagundu ordez, haiek hauspotu. Teknikoa ez den jendeari ez zaizkio axola gauza guzti hauek: euskararen biziraupena sarean, pribatutasuna, neutraltasuna... Azalpen gehiagori are aurpegi luzeagoak

@bekereke @izaro @Aitzol Konturatu naiz gero... Azalpenak emateari dagokionez, saiatu nintzen behin, beste irakasle batekin Lehen Hezkuntzan zegoenean, eta mozoloen elkarrizketa bat bihurtu zen: ni esaten nabigatzailea (Firefox) euskaraz erabil zezaketela eskolan, eta berak jadanik Google ??? euskaraz erabiltzen zutela (Chrome ez dago euskaraz)

@asiersarasua @bekereke @izaro @Aitzol Gure semeen ikastolan Chromebook-ak erabiltzera derrigortzen dituzte ikasleak. Eta familiek erosi egin behar dituzte derrigorrez! Lehen urteetan lortu genuen gailuak ikastolak erosteko eta familiek erabilera kuota ordaintzeko aukera ematea hala nahi genuenei, baina geroago kendu zuten aukera hori ere. Chromebook-ak erosi eta erabili, bai ala bai. Ikaragarria...

@ileturia @asiersarasua @izaro @Aitzol egiari zor gauza asko daude aukera horren atzean. Chromebookak kuadeatzeko izugarrizko goxokia dira (kontsolatik den-dena eta masiboki egiteko era), eta lan hori egiteko ardura banatzen da, baina ez zaio ordurik liberatzen hartarako langileari, eta bere bizkarrerako gainerako lana bihurtzen da. Iragarri dutenez Ubuntuko biltegiko softwareakin bateragarria egingo dute ChromeOS aurki... Tantoa haiei

@ileturia @asiersarasua @izaro @Aitzol zein gailu eta sistema aukeratu ere, hein handi batean, arduradun horri dagokio; kudeaketarako eta mantenimendurako erraztasunean aldea dago; eta, noski, ez dio bere buruari harrika egingo. Gehitu Google erabiltzen eroso dauden irakasleak, eta hortik, aukera. Alex Gabilondoren Luberri zalea naiz, eta maiz instalatu ere. Baina lan gehiago + esker txarrekoa: teknikoa ez den jendearen erresistentzia!

@bekereke @asiersarasua @izaro @Aitzol Bai, Google zerbitzuen eta Chromebook-en aldeko argudio horiek denak entzun ditut mila aldiz ikastolan, baina denak eskolaren edo arduradunaren interesekoak dira soilik, ez diote erantzuten haurren hezkuntza egokiari, gizartearen etorkizunari, burujabetza teknologikoari... Erabakia hartzeko argudio bakarra hori izan behar da, eskolaren edo arduradunaren interesa?

@bekereke @asiersarasua @izaro @Aitzol Bestalde, ordenagailuak ikastetxearenak zirenean ulertzen dut mantenua eta kudeaketa eskolako arduradunak egin beharra. Baina familiek erosi behar baditugu, zergatik aukeratu eta kudeatu behar ditu eskolak/arduradunak? Baliteke gehienek hala nahiago izatea, baina ardura gure gain hartzeko prest gauden gurasoei nahi dugun gailua erosi eta aukeratzeko askatasuna emateko, non dago arazoa?

@ileturia @asiersarasua @izaro @Aitzol ekipoen aukeraketan, kontuz: hori bai bihur daitekeela elitista.. Optimoa hori litzateke, hala ere, erabateko askatasuna; baina gero bakoitzaren ekosisteman aditua den irakasle orojakilea aurkitzeko komeriak, ze ikasleak indepenteak ez dira, eta irakasle gehienen ikt gaitasunak makurrak dira. Software librea da burujabetza teknologikoaren oinarria, eta goitik etorri behar da hautua, diruz hornitua

@bekereke @asiersarasua @izaro @Aitzol Nik ez diot gailuen aukeraketa erabat librea izan behar denik, badakit horrek nahi dugunaren kontrako eszenatokira eraman gaitzakeela, zuk aipatutako elitismora, ikasgelak euskaraz ez dakiten iGailuz beteta... Eta ados software librearen aldeko goitik etorritako hautua dela bidea. Baina goikoek justu kontrakoa egiten dutelako, aldarrikatzen dut librearen aldeko gurasook intsumisiorako aukera izan beharko genukeela eta guk aukeratu eta mantenuaz arduratu.

@ileturia @asiersarasua @izaro @Aitzol Ikasleen errendimendua hobetzen al du digitalizazioak? Liburutan aurreztea arrazoi nahikoa al da papera uzteko? Liburu solidarioen sistema ez al da eraginkorra? Postureo elitista al da? Garai berrietarako egokitzapena al da? Kudeaketari dagokionez: zergatik eskeini behar du ikastetxe batek ekipoen mantenimendua? Gurasoek ez al dute ardura hori hartu behar? (...) Goikoak bitartean barre maltzurrez

@bekereke @asiersarasua @izaro @Aitzol Lehen bost galderekin ados nago, nik ere ez dakit orain ikasgelan dena ordenagailuz egitea eta ikasle bakoitzak ordenagailu bat propio beretzat izatea beharrezkoa edo onena den. Baina egitekotan, aurretik ongi aztertu behar da zer irakatsi, zein tresnen bidez, zein gailu, zein software, gailuen jabetza eredua... eta ez errazenera edo denek egiten dutenera jo. Eta gero, zuk diozun azken bi galderak ere bai, gailuen kudeaketaren ardurarenak.

@ileturia @asiersarasua @izaro @Aitzol ados gaude guztian. Erabakia ez da ikastola batena, irakasle IKTero batena edo guraso-talde batena; eredu orokor bat edo plan bat egon behar da atzean, kurrikularra. Ez da kasua. Gizarte bezala, morroitza teknologikora kondenatzen gaude gure oinordekoak. Ardurak askotarikoak, guztiok.

@bekereke @asiersarasua @izaro @Aitzol Hori da, nik ere uste dut ados gaudela guztian. Baina diozu eredu orokor edo plan bat behar dela eta ez dagoela, eta ez nago hain ziur... Uste dut badagoela, baina ez dela beharko lukeena. Ikastolen Elkarteak Google eta Chromebook-en alde egin du (nahiz eta ez dituen ikastolak derrigortzen, baina gehienek jarraitzen dute), eta publikoan entzuten dudanagatik antzera...

@ileturia @asiersarasua @izaro @Aitzol publikoan, korreoa outlookera migratu berri dute, eta laster baten ikasleena ere zentralizatuta gasteiztik. Web aplikazioak ere Microsoftenak, baina, gutxienez hauek, zerbitzari propioan, Lakuan, izatea lortu dute. Pribatutasunaren berme? Harro egoteko lorpena? Berriz ere gola: horrek sortzen dituen dinamikak eta inertziak lehendik ezagutu ditugu luzaroan.

@ileturia

@bekereke @izaro @Aitzol
Horri lotuta, nire lankide batek denerako ordenagailua erabiltzen duten ikastetxe horietako batera darama semea, eta orain dio bere semearentzat behintzat arazoa dela etengabeko konexio hori: gehiagotan ikusten duela Chromebook-en beste edozer egiten, eskolako lanak egiten baino

@ileturia @bekereke @izaro @Aitzol
Ez dakit, agian eskolako lanak paperean egingo balitu kontzentrazio faltaren arazo bera izango luke, baina itxura batean errazagoa litzateke gurasoen kontrola, nik alabari esmarfona kendu diezaioket, baina berak semeari ordenagailua ez

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea