Azkenean, autoak fabrikaz abiadura mugatuta! Ea beste denek ere egiten duten...
https://hipertextual.com/2019/03/volvo-limitara-velocidad-todos-sus-coches-180-km-h
@ileturia abiaduraren arazoa kotxe autonomoekin amaituko da 🤣. Bestelako eztabaida batzuk egongo dira baina...
@urtzai ikastolako irteeretan gazteleraz abesten genuen hori abestu beharko diegu gidari berri horiei ere😆
@urtzai zer diozu! Enbrageari bultza egin, martxa sartu eta pedal-jokoa bezalakorik ez dago eta! Automatikoak ere ez zaizkit gustatzen, autonomoak gustatzeko bezala! Elektrikoak xarma kenduko dio, baina tira. Bestea? Etengabe taxia hartzera kondenatzea da. Aspergarria goitik beheraino. Eta garraio publikoari buruz bazabiltza, herri txikietera metroa (edo trena... edo eratorriak) iristeko zain geratuko naiz, baldintza berdinetan egon gaitezen hiritar guztiok
@bekereke Batez ere, ordutegiari eta lotura korapilatsuei begira. Eta ez genuke kaleetan parkinik beharko erabiltzen ez dugun kotxe bakoitzeko, eta ez genuke zerga ez mantenurik ordaindu beharko...Tarifa txukun eta normalizatu bat jarriz gero kotxe propioa baino berdinzaleagoa, nire ustez
@bekereke ez dakit egunero kotxea erabiltzen duzun baina, ni aspertuta nago gidatzeaz! Eta elkarbanatu daitezkeen auto publiko parke bat muntatzea izango litzateke bigarrena, gaur egungo autobusen funtzioa beteko lukeena, baina seguruena modu efiziente bateagoan.