Ikastola zergatik eta zertarako?

"Ikastolak euskaratik eta euskaraz aritzeko sortu ziren, eta Euskal Herria aintzat hartzen duen komunitatearen zutabeetako bat izateko".

Beste era batera esanda: "Ikastolak sortu ziren, garaiko eskola nazional espainiarrari eta frantziarrari alternatiba izateko."

Edo beste era batera esanda: "Euskal Herriko eskola nazional eta publikoa izateko."

zarauzkohitza.eus/komunitatea/

#IkastolakEzDiraPribatuak

@urtzai guztiarekin ados. Baina pribatua izatea uneko egoeran eusteko modua baino ez bada ere, ezin ukatu hala ez direnik.

@bekereke diruari bakarrik begiratuz bai ,argi dago. Baina eztabaidan publikotasuna ongi definitzen dutela uste dut: Denontzat egiten den proiektu bat.

Ikastolek aurrera begira zer izan behar duten ere ongi adierazten dutela iruditzen zait eta erronka horretan hutsegite nabarmena litzateke ikastola batzuek hartu duten bidea adibidez.

Tartea baduzu, nik baino hobeto azaltzen dute bideoan.

@urtzai @bekereke Ba ni ez nago ados "pribatu" deitzearekin. Herri ekimena da eta irabazi asmorik gabeko elkartea, ez enpresa pribatua.

@ileturia @urtzai @bekereke parkatu elkarrizketan sartzea. Gustau ala ez (ni ikastola bateko guraso naiz) Ikastolak pribatuak dira, kultur elkarteak (adibide bat jartzearren) pribatuak diren era berdinean. Ikastolen kudeaketa norbanakoen esku dago eta erabakiak erakunde barruan hartzen dira. Kudeaketa ez dago erakunde publikoen menpe (udal, aldundi, gobernu, ...), adibidez, eskola publikoarenak dauden bezela (hezkuntza sailaren menpe)

@jogerka @urtzai @bekereke Horixe ba! Kultur elkarteak ere ez dira "pribatu" nire ustez. Nortzuk dira jabeak? Nola eskuratzen dira jabetza tituluak? ...
Administrazio publiko edo enpresa pribatu dikotomia faltsutik harago, hirugarren sektorea ere badago, elkarteek, irabazi asmorik gabeko erakundeek eta abarrek osatua. Publiko/pribatu diskurtso binario horrek mugimendu zilegi asko deslegitimatzeko arriskua dakar, gertatzen ari den bezala, eta ez soilik ikastolekin.

@ileturia deslegitimatu diozu eta hori ur handitan sartzea deritzot. Egun batzuek zein bestek ez dute herriagatik gehiago egiten. Eta lidergo hori autoinposatzea harropuzkeria jarduera deritzot, ORAIN. Abertzale zintzoa denak ezin dezake albokoaren lana gitxietxi, giltzarria beti norbere zilborrean bilatu. "Publikoa estatuaren esbirroa" ipuinak ere ez dio abertzaletasunari onurarik ekartzen. Gu banantzea bai dela estrategia garbia @jogerka @urtzai

@bekereke @jogerka @urtzai Ez dut uste ur handitan sartzea denik, jende asko ikastolak (eta beste mugimendu batzuk ere gero eta gehiago, AEK eta UEU adibidez) pribatu deituta deslegitimatzen ari dela uste dut ezin dela ukatu. Ikusi berria.eus/paperekoa/1877/018/

@bekereke @jogerka @urtzai Eta ez dut uste kontrako norabidean gertatzen denik. Nik ez ditut ikusten beste aldetik publikoaren kontrako erasorik edo gutxiespenik, uste dut denok errekonozitzen dugula publikoaren beharra eta lana. Nik ez dut inoiz esan "publikoa estatuaren esbirroa" denik, soilik esan dut onura publikoko izaera esklusiboki estatuei edo erakunde autonomikoei atribuitzea arriskutsua dela.

@bekereke @jogerka @urtzai Baina bai uste dut gaur egun oraindik ikastolak beharrezkoak direla eta publikoak egiten ez duen (legez egin ezin dezakeen) zerbait gehiago egiten dutela, besterik ez bada ere publikoan ezin delako euskaraz Euskal Herri guztian ikasi edo euskalduntzen ez duten A, B eta G ereduak ere eskaintzen dituelako.

Jarraitu

@ileturia @jogerka @urtzai ikastolen sareko zein portzentaia egin den kontzertatu. Horiek estatuaren agindu berberak bete behar dituzte kurrikulumari dagokionez. D ez diren ereduak publikoan desagertuta daude leku oso gutxitan izan ezik, eta horietan arazoak gizarte integrazio itxura handiagoa du beste ezer baino. Segregazioan sartzen da gaia. 1/2

@bekereke @jogerka @urtzai D ez diren ereduak publikoan desagertzetik urruti daude. EAEri buruz ari bazara agian... Baina hor dago publikoaren ezina eta ikastolen beharra.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea